[itzul] ere partikularen erabilerari buruzko zalantza
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Uzt 30, 12:21:46, CEST 2019
Nire iritziz, biak dira zuzenak.
Berez, planteatzen duzun aukera beste honen parekoa da: inon ez / inon ere
ez, bietatik zein dago ondo? Erantzuna: biak. "Ere"k enfasia markatzen du.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du junkal elizalde (junkal.elizalde a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 uzt. 30, ar. (12:04)):
> Egun on:
> Zein da zuzena, zuen ustez? Edo biak dira zuzenak?
>
> -Non erreserbatu duzu larunbateko bazkaria?
> *-Inongo jatetxetan ez*. Etxean eginen dugu bazkaria.
>
> EDO
>
> -Non erreserbatu duzu larunbateko bazkaria?
> -Inongo jatetxetan *ere *ez. Etxetan eginen dugu bazkaria.
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190730/20d2b141/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago