[itzul] happy-go-lucky

Jabier Zabaleta euskara a bildua orio.eus
Ast, Eka 6, 09:38:33, CEST 2019


Baliabide hori oso adierazkorra da eta erabiltzen da gurean ere. Oso bizkorra ez denari aisa botako diote Orion: ‘Hi zer haiz, Motzanekoa?’.

Beraz, ‘Esperantzanekoa/Esperantxanekoa’ egokia iruditzen zait eta, horri tiraka, asmatu daitezke antzeko batzuk: ‘Larroxanekoa’, ‘Pozateginekoa’… kolpe batez ulertzeko modukoak.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua orio.eus
943 830 346 –>8


> El 5 juny 2019, a les 20:45, Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com> va escriure:
> 
> Seguru asko ez du balioko, baina gure artean, duela hogeitaka urteko Azkoitian, "Esperantxitanekue" ("Esperantxitanekoa") esaten genuen. Testuingururen batean akaso balioko luke.
> 
> El mié., 5 de jun. de 2019 a la(s) 20:28, nerea elorriaga (neretxuk a bildua gmail.com <mailto:neretxuk a bildua gmail.com>) escribió:
> Kaixo itzulkideok,
> 
> Ez zait bururatzen goiko hori emateko modu jatorrik. Erdaraz "feliciano" edo horrelakoren bat esango genuke... proposamenen bat?
> 
> Eskerrik asko aldez aurretik!
> 
> nerea

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190606/6466ee55/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago