[itzul] valor de la aceleración sísmica básica

EGIA GOIENETXEA, Gotzon gegia a bildua gipuzkoa.eus
Iga, Eka 9, 13:22:21, CEST 2019


Wikipedian begiratu bat emanda, badirudi frantsesez (accélération maximale du sol) eta ingelesez (Peak ground accélération) lurrari egiten diotela erreferentzia, ez sismoari.

Argiago iruditzen zait frantsesaren eta ingelesaren bidea, lurrikara gertatzen denean lurraren azelerazioa (intentsitatea) baita arazoa, ikararen indarra edo magnitudea baino.

"lurraren oinarrizko azelerazioaren balio" izan daiteke.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43° 19' 15'' N 1° 58' 57.5'' W



-------- Jatorrizko mezua --------
Igorlea: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com>
Data: 19/6/9 12:52 (GMT+01:00)
Nori: Itzul <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] valor de la aceleración sísmica básica


Kaixo. Nola eman dezaket hori euskaraz?

Mila esker, aurrez

Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190609/440acafd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago