[itzul] Siglak karguak izendatzeko: izen berezi ala arrunt?

Araitz Jauregi araitzjl a bildua hotmail.com
Al, Eka 17, 13:48:08, CEST 2019


Eskerrik asko zuen iritzi eta azalpenengatik.

________________________________
Nork: fernando.rey a bildua unavarra.es <fernando.rey a bildua unavarra.es>
Bidaltze-data: 2019(e)ko ekainaren 14(a), ostirala 12:32
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Siglak karguak izendatzeko: izen berezi ala arrunt?

Konforme erabat.
Fernando
El Vie, 14 de Junio de 2019, 13:41, Patxi Petrirena Altzuguren escribió:
> Erabilerak erabilera, kargu-izenak izen arruntak dira (lehendakari,
> zuzendari nagusi eta gainerako guztiak barne), eta, sigla bidez adierazten
> diren kasuan ere, 'eutsi' egiten diote izaera horri (sigla gisa ere
> erabiltzen diren gainerako kontzeptuek bezala: "igo egin da
> kontsumo-prezioen indizea", "igo egin da KPIa"...).
>
> Azkena ikusi dudana DBO da, datu-babesaren lege berriko figura bati
> dagokiola: datuak babesteko ordezkaria. Bat etorriko gara "DBOaren
> eginkizunak" idatziko dugula (eta "debeoaren eginkizunak" esango) sigla
> erabiliz gero.
>
> Zureetan, nire ustez, "LEPak erabakiko du" eta "LEPek erabakiko dute",
> "NEPak erabakiko du" eta "NEPek erabakiko dute.
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> [image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
> [image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
> tel.: 943363040 | luzp.: 216
> @elhuyarItzulpen
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
>
> *www.elhuyar.eus * <http://www.elhuyar.eus>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan
> dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu
> ez
> bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
> Hau idatzi du Araitz Jauregi (araitzjl a bildua hotmail.com) erabiltzaileak (2019
> eka. 14, or. (13:08)):
>
>> Nahastu samar nabil siglen deklinabideari buruzko kontu batean, eta
>> eskertuko dut zuen iritzia.
>> Erakunde bateko karguen izendapena egiteko siglak erabiltzen diren
>> kasuan,
>> sigla horiek izen arrunt ala berezitzat hartu beharko genituzke? Bata
>> ala
>> beste erabakitzeko gakoa da kargu hori singularra ala plurala den?
>>
>> Adibidez: LEP (Lurraldeko Erreferentzia Pertsona).
>> *LEPak/ LEPek erabakiko du...*
>> *LEPek erabaki dute...*
>>
>> Eta sigla horrek pertsona bakarrari erreferentzia egiten dionean?
>> Adibidez: NEP (Nazioarteko Erreferentzia Pertsona)
>> *NEPak erabakiko du/NEPek erabakiko du*
>>
>



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190617/44c60a39/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago