[itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
Oscar Gonzalez Atxa
gonzalez.o a bildua justizia.eus
Or, Eka 28, 11:42:53, CEST 2019
Ea norbaitek argi-arrastoren bat eman ahal didan gaztelaniazko ajenidad terminoa itzultzeko garaian. Argitu behar dut ez naizela lan-harremanekin zerikusia duen termino horren adieraz ari, alegia, RAEk bere hiztegian ematen duen honetaz: "cualidad de las relaciones laborales por cuenta ajena, en contraposición a trabajo autónomo". Jakina, Euskaltermek 'besterentasun' eta 'lana besterentzat izate' terminoak dakartza adiera horretarako.
Itzuli behar dudan terminoa, berriz, hurrengo testuinguruan ageri da; hitzez hitz, hauxe: "si la imparcialidad es la ajenidad del/de la magistrado o juez/a respecto de los intereses que se dirimen en el proceso, la abstención y la recusación son...".
"inpartzialtasuna baldin bada magistratuaren edo epailearen ??? prozesuan lehian diren interesekiko, ..."
Mila esker.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190628/d3d2ba84/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago