[itzul] Gipuzkoako Foru Aldundian itzulpen praktikak egiteko bi beka
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
As, Mar 12, 12:59:13, CET 2019
Oinarriak eta eskaerak:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan
<https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak?p_p_id=SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet&p_p_lifecycle=0&p_p_state=normal&p_p_mode=view&p_p_col_id=column-1&p_p_col_count=1&_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_ejercicio=2019&_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_cserv=EUITZU&_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_depto=6&_SubvencionesPortlet_WAR_LEEsedeElectronicaportlet_myaction=detalle>
Eskaerak aurkezteko epea
2019ko martxoaren 28 arte
Onuradunak
* Itzulpengintza eta Interpretazioko Graduaren 3. edo 4. maila egiten
ari izatea, edo aurreko ikasturtean ikasketa horiek amaiturik izatea.
* Gipuzkoako udalerriren batean azken bi urtetan erroldatuta egotea.
* Ezin dira bekaren eskatzaile izan lehenago beka eskuratu dutenak.
Baldintzak
* Iraupena hiru hilabete, guztira 250 praktika ordu, 2019ko uztailaren
1etik irailaren 30a bitartean.
* Itzulpen praktikak Gipuzkoako Foru Aldundiaren bulegoetan izango dira.
* Lan hizkuntzak batik bat euskara eta gaztelera izango dira; hala ere
beste hizkuntzak ez dira baztertzen, bekak ematen zaizkienen
prestakuntza eta jakintza maila kontuan izanda.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190312/28f2693f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago