[itzul] Nola zatitu lerro amaieran udalerri?
Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es
As, Maiatza 21, 15:02:40, CEST 2019
Egun on:
Txikikeria da, eta agian oso erantzun errazekoa, baina galdetu didate zait zein den udalerri hitzaren silabakako banaketa zuzena (baldin eta bakarra bada zuzena): u-da-le-rri edo u-dal-e-rri.
Esango nuke u-da-le-rri dela, eta, lerro amaierako zatiketari begira, egokiago dela uda-lerri egitea (abantaila du, gainera, argi gelditzen dela hitz bakarrean idazten dela udalerri), baina emaitza bitxi samarra ere bada, ezta?
Ander Irizar
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190521/5dd8307e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago