[itzul] Administrazioko testugintzaren lantegia, Donostian eta Bilbon (online saioak eta aurrez aurrekoak), Patxi Petrirenarekin

EIZIE bulegoa a bildua eizie.eus
As, Maiatza 28, 13:54:52, CEST 2019


Administrazioko testugintzaren lantegi bat antolatu dugu, aurrez aurreko bi saioz eta onlineko beste biz osatzekoa, 2018koaren <https://eizie.eus/jarduerak/eizie_ikastaroak/aurreko-ikastaroak/administrazioko_testugintza_2018_amaiera> ildo beretik. Zenbait testu aztertuko ditugu, irakasleak zein lantegikideek proposatuak, eta hiztegiari, joskerari eta fraseologiari dagozkion gaiak landuko, ariketa eta azalpen bidez.

Iazko ikasleek ere har dezakete parte lantegi honetan.

Patxi Petrirena <http://nordanor.eus/nor?id=117&tmp=1521105398374> izango da irakaslea.

Lantegia ekainaren 13an hasiko da, eta egun hauetan izango dira aurrez aurreko saioak: 

- Donostian: Ekainaren 18an eta 25ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

- Bilbon: Ekainaren 19an eta 26an, Euskararen Etxean, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.
Izena emateko epea: 2019ko maiatzaren 28tik ekainaren 5era, biak barne.

Informazio gehiago eta izen ematea <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/administrazioko-testugintzaren-lantegia-online-eta-aurrez-aurre-2019>.


Helburuak

-Administrazioko itzulpenetan eta euskaraz sortutako testuetan dauden zailtasunak aztertzea eta irtenbideak kontrastatzea.

-Joskerari eta argitasunari dagozkion kontu batzuk ikustea eta zalantzak argitzea.

-Lexikoaren eta terminologiaren aldetik egin diren aurrerapenak partekatzea, eta bateratu beharrekoak izan litezkeen kontu batzuk ikustea.



Mila Garmendia
www.eizie.eus
943 277 111





Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190528/8da2f115/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190528/8da2f115/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago