[itzul] Emitir entre 3 y 5 veces menos CO2

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Maiatza 31, 13:03:44, CEST 2019


Halakoetan zalantza eginez gero, egin proba hau: kendu dena delako "zer"
hori (gaia, magnitudea) eta jarri "diru" hitza. Eta sinpletu "zenbat" hori:
"entre 3 y 5" jarri beharrean, jarri "3", adibidez.

<3 veces menos dinero>

Perpaus horretan"diru" hitza izango ez bagenu, <3 aldiz gutxiago du> esango
genuke.
Perpaus horretan "3 aldiz" izango ez bagenu, <diru gutxiago du> esango
genuke.

Orduan, nola euskaratuko genuke, <tiene 3 veces menos dinero>?
(A) <3 aldiz diru gutxiago du?> // (B) <dirua 3 aldiz gutxiago du?>

Nola egingo genuke galdera?
(A) <Zenbat aldiz diru gutxiago du?> // (B) <Dirua zenbat aldiz gutxiago
du?>

Eta konparazioa?
(A) <Lehen baino hiru aldiz diru gutxiago du> // (B) <Dirua lehen baino 3
aldiz gutxiago du / Lehen baino 3 aldiz gutxiago du dirua>

Niri (A) aukera ateratzen zait kasu guztietan. <gutxiago> eta <zer
gutxiago>; <zenbat aldiz zer gutxiago>
(B) aukeran, "dirua" aparte dago, aparteko sintagma batean, <dirua
gutxiago>. Ez dut esaten posible ez denik, baina egitura bihurriagoa
iruditzen zait.

Hasierako galderara itzulita, honela jarriko nuke:
<3-5 aldiz CO2 gutxiago>

Tira, arazoa elementuen ordenazioan zegoela pentsatuta idatzi dut aurreko
erretolika guztia. Beharbada, arazoa ez zen hori, baizik eta "entre 3 y 5".
Hori baldin bazen, argitu dute zalantza: <3-5 aldiz>.

*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El vie., 31 may. 2019 a las 11:18, Alberto Martínez de la Cuadra (<
albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com>) escribió:

> CO2-a 3-5 aldiz gutxiago isurtzea
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190531/7c6764e5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago