[itzul] Euskara Batuaren Eskuliburua, saio praktiko bat (Donostian eta Bilbon)

Mila mila a bildua eizie.eus
Or, Ira 13, 11:26:33, CEST 2019


EIZIEk eta Euskaltzaindiak EBEri buruzko bi saio antolatu dituzte, lankidetzan.

Gaia: Euskara Batuaren Eskuliburua <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161> ongi erabiltzeko eta bilaketak ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko gako batzuk eskainiko dira.

Nork: Andres Alberdik <https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/euskaltzainak/urgazleak/283-a/5614-andres-alberdi-gorostiaga> gidatuko du saioa, EBEren batzordeko buruak.

Noiz eta non: irailaren 24an (Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan) eta 26an (Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan).

Ordua: 17:00etatik 18:30era.

Saioak dohainik izango dira, baina izena eman behar da, irailaren 18a baino lehen, hemen <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScpNFHUh9DZS6H4Nmamw8CuI5a-sEfdxGi58hvDredwvd_iAg/viewform>. EIZIEko bazkideek izango dute lehentasuna.

Irailaren 20an jakinaraziko dizuegu lekurik baduzuen saiora etortzeko.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190913/0b2ff8ee/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago