[itzul] Pantallazo

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Api 16, 19:45:30, CEST 2020


Hara, Norbaitzuen proposamenak kritikatzea euskara kritikatzea omen! Non
eman dizute ”euskararen” izenean hitz egiteko zilegitasuna, Bakartxo?

Xabier Aristegieta

El El jue, 16 abr 2020 a las 19:41, Bakartxo ARRIZABALAGA <
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> escribió:

> Ba pantallazo, pelmazo, coñazo, ... eta abar luze bat bezala,
> "kondundenteago" eta "elokuenteago" omen delako; llabur esanda, gaztelania
> euskara baino "kontundenteago" eta "elokuenteago" omen delako. Behiala,
> euskarak arazo zuen ez zuela matematikak edo fisika kuantikoa azaltzeko
> balio; orain, berriz, adierazmen gutxikoa omen zaigu.
>
>
> Bakartxo
>
> *envoyé :* 16 avril 2020 à 19:17
> *de :* Edurne Alegria <edurne.alegria a bildua ozone.net>
> *à :* 'ItzuL' <itzul a bildua postaria.com>
> *objet :* Re: [itzul] Pantallazo
>
>
> Badakit nire galderak ez duela zerikusirik “pantallazo” delako horrekin,
> baina, ba al dakizue zergatik EITBko esatariek “kuarentena” hitza
> erabiltzen ari diren hitzetik hortzera, eta ez “berrogeialdia”?
>
> Edurne Alegria
>
>
>
> -----------------
>
> Hizkuntza bat galdu egiten da
>
> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>
>
>
> *Hemendik:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko apirilaren 16(a), osteguna 18:36
> *Hona:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Pantallazo
>
>
>
> Nire ustez, Asierrek arrazoi du.
>
>
>
> “Pantallazo” elokuenteagoa da “pantaila-argazki” baino, eta errealitate
> horri ezin dio ezikusia egin itzultzaile edo lexikografo batek
> (“telefonazo” eta “llamada de teléfono” maila berekoak ez diren bezala).
>
>
>
> Tamalgarria da ikustea zeinen axola txikia erakusten duten lexikografoek
> elokuentziarekiko (eta horrekin eskutik helduta doan ekonomia
> linguistikoarekiko). Jendeak ez du “fracking” esaten esnobismoagatik edo
> ingelesarekiko morrontzagatik: “fracking” esaten du, dugu, “haustura
> hidraulikoa” kankailu galanta delako. Era berean, “pantailakada”
> elokuenteagoa da “pantaila-argazki” baino (...”argazkia” al da, benetan?
> tira, utz dezagun kontu hori).
>
>
>
> Terminologoarentzat, baina, erosoagoa da definizio-kutsuko termino horiek
> ematea. Eta gero, erabilerako komeriak eta zamak, hiztunaren sorbalden
> gainera: “arrogación de atribuciones” Euskaltermen begiratzen duzu, eta
> “inoren eskudantziak nork bere buruarentzat hartze” ematen dizute
> (harrapazak!). “Agroalimentario”rako (ingelesezko “agrifood”)
> “nekazaritzako elikagaien” astun eta kankailua (aukerak ez ziren falta, ba:
> “elikanekazaritza”, “laborelikagai”, adibidez).
>
>
>
> Baina ez bakarrik Euskalterm: hortxe dugu Fundeu, zeinak esaten baitigu
> gaztelaniaz “biopic” ezetz, hobe dagoela “película biográfica”. Eskerrak,
> ingelesezko amalgamatua aitorturik, horren parekotzat “biopeli” gutxienez
> eskaintzen duen (Euskaltermek, bide beretik, “film biografiko”, baina baita
> “biopic” ere).
>
>
>
> Beraz, amaierako eskea lexikografoei: ez zaitezte mugatu “zuzena” den
> zerbait bere idorrean ematera. Beste hizkuntzekiko lehian irabazle
> suertatzeko modukoak diren hitzak, erabilerrazak, elokuenteak, erabaki
> itzazue euskararentzat eta euskaldunontzat, mesedez.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
>
> El El jue, 16 abr 2020 a las 9:05, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
> <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> escribió:
>
>
>
> Esango nuke aurreko mezuetan azaldu diren ordain gehienak objektiboki onak
> direla. Hiztunok subjektiboak gara, baina.
>
>
>
> Dirudienez, nekagarriegi, kilometrikoegi, aho-korapilatsuegi eta finegi
> egiten zaizkigu "pantaila-argazki" eta halako guztiak, batik bat
> gaztelaniazko "pantallazo" labur eta "kontundente"-aren alboan.
>
>
>
> Euskaraz, "kaptura" eta "pantailakada" iruditzen zaizkit alternatiba
> errealista bakarrak ("pantailazo" lehiakidea hor zehar badabilela begitik
> kendu barik).
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>
>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>
> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/8696d591/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200416/8696d591/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago