[itzul] Pantallazo
Dionisio Amundarain
itsasondo9 a bildua gmail.com
Or, Api 17, 13:56:17, CEST 2020
Pantallazo dela-eta ageri den sesioa-edo ikusita, harriturik nago,
aukeratzat "kaptura" emateaz. Captura.k, ezagutzen dudan latintxoaren
arabera, "hartu" esan nahi du. Sekula ez zait otu arrain-piloa kapturatu
zuten esatea, "capturaron muchos peces" euskaratzeko.
Lehenik eta behin, xuxen jakin beharko nuke zer adierazi nahi den
pantallazo delako horrekin. Baiina benetan capturar esan nahi badu, hainbat
aukera dugu euskaraz, maileguetara jo beharrik izan gabe. Gainera, kaptura
hori oso termino jasoa izango litzateke.
Bestetik, pantaila-kolpe? Zer esan nahi du: pantailaz ikusleari ematen
zaion astindua? Hori esan nahi du pantallazok? Hala balitz, ez legoke hain
oker. Askoz gutxiago ere. Ez litzateke izango hain zaila ere
sozializatzeko.
El vie., 17 abr. 2020 a las 10:50, Kepa Diegez (<kepa.diegez a bildua gmail.com>)
escribió:
> Oker ez banago "capturar" esateko "atzitu" ere erabiltzen da
> informatikarien artean.
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER <larrinaga_asier a bildua eitb.eus> igorleak hau
> idatzi zuen (2020 api. 15, az. 18:59):
>
>>
>>
>> Esango nuke "pantaila-kaptura" dela egokiena.
>>
>>
>>
>> Laburrago, "kaptura".
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* Idoia Aretxabaleta , ItzuL-en bidez [mailto:itzul a bildua postaria.com]
>> *Sent:* miércoles, 15 de abril de 2020 16:27
>> *To:* Itzultzaileak
>> *Cc:* Idoia Aretxabaleta
>> *Subject:* [itzul] Pantallazo
>>
>>
>>
>> Arratsalde on,
>>
>>
>>
>> Egun hauetan eta telelana dela medio, askotan erabiltzen dut pantallazo
>> hitza ikasleekin.
>>
>> Baina, noka esan hau euskaraz?
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko
>>
>>
>>
>> Idoia Aretxabaleta
>>
>>
>>
>> Enviado desde Correo <https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=550986>
>> para Windows 10
>>
>>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200417/22ee2e9b/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago