From eizie a bildua eizie.eus Fri Aug 7 13:18:27 2020 From: eizie a bildua eizie.eus (eizie) Date: Fri, 7 Aug 2020 13:18:27 +0200 Subject: [itzul] Literatura Unibertsala lehiaketa 2020 - Esleipena Message-ID: Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, hiru lan hauek esleitu ditu epaimahaiak: Maryse Condé, Le c½ur à rire et à pleurer - Itz.: Joxe Mari Berasategi Zurutuza Edna O?Brien, The Country Girls - Itz.: Gema Lopez Las Heras Kate Chopin, The Awakening* - Itz.: Joxe Mari Berasategi Zurutuza Epaimahaia honako hauek osatu dute: Anton Garikanok, Inazio Mujikak eta Iñigo Roquek (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren). (*) Itzulpen-lehiaketarako deialdia argitaratu eta laginak aurkezteko epea amaitu ondoren jakin zuen EIZIEk euskaratua dela dagoeneko liburu hori, eta idazle beraren beste lan bat euskaratuko du itzultzaileak.» Uda on guztioi! EIZIE -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From allurritza a bildua gmail.com Wed Aug 26 13:48:01 2020 From: allurritza a bildua gmail.com (Xabier Aristegieta) Date: Wed, 26 Aug 2020 13:48:01 +0200 Subject: [itzul] Bar de copas Message-ID: Kaixo, nola esaten duzue/esango zenukete hori? "Kopak hartzeko taberna" aurkitu dugu, baina espresio kankailu samarra iruditzen zait. "Sala de fiestas" itzultzeko Euskaltermek eskaintzen duen bidetik ("dantzaleku"), "kopaleku" bururatu zait... Inork beste ideiarik ematen badu, eskertuta geratuko natzaio. Xabier Aristegieta -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: From a.mujika a bildua elhuyar.eus Wed Aug 26 14:04:56 2020 From: a.mujika a bildua elhuyar.eus (Alfontso Mujika Etxeberria) Date: Wed, 26 Aug 2020 14:04:56 +0200 Subject: [itzul] Bar de copas In-Reply-To: References: Message-ID: "gaueko taberna" erabiltzen ari dira hedabideetan. "pub" hitzak badu horren inguruko adiera bat, EHren arabera ( *1* iz. Edariak zerbitzatzen eta musika entzuten den tokia, taberna baino dotoreagoa. *Doctor Blues musika taldeak kontzertua emango du bihar, Bilboko Jarrock pubean*.), baina uste dut desberdintzen ditugula, oro har, pubak eta gaueko tabernak. Inoiz "koktel-taberna" ere erabili da, baina oso gutxi. *Alfontso Mujika Etxeberria* ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa] *a.mujika a bildua elhuyar.eus* Tel.: 943363040 | luzp.: 217 Zelai Haundi, 3 Osinalde industrialdea 20170 Usurbil [image: https://itzultzailea.eus] Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde edo kopiatu mezu honen edukirik. Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu, aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus. Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 abu. 26, az. (13:48)): > Kaixo, nola esaten duzue/esango zenukete hori? > "Kopak hartzeko taberna" aurkitu dugu, baina espresio kankailu samarra > iruditzen zait. > "Sala de fiestas" itzultzeko Euskaltermek eskaintzen duen bidetik > ("dantzaleku"), "kopaleku" bururatu zait... > Inork beste ideiarik ematen badu, eskertuta geratuko natzaio. > > Xabier Aristegieta > -------------- hurrengo zatia -------------- Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da... URL: