[itzul] Alumbrado vial ambiental
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Ots 21, 13:54:03, CET 2020
Bezeroak esaten al dio itzultzaileari zer jarri behar duen?
Eta zuri "inguruneko argiteria" (utz dezagun aparte "bide-" hori) egokia
iruditu zaizu?
Eta azken galdera: ikertu duzu "alumbrado ambiental" zeri deitzen zaion?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2020 ots. 21, or. (11:10)):
> Mila esker, denoi. Azkenean, bezeroak "inguruneko bide-argiteria" jartzeko
> esan dit.
>
> Izan ongi
>
> Joxemari
> 2020/2/20 16:07(e)an, Joxemari Nuņez Etxeberria igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo. Barkatuko didazue, baina lan bat entregatu beharra daukat, eta
> horixe falta dut emateko.
>
> Ez duzue inoiz eman?
>
> Mila esker
> joxemari
>
> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2020 ots. 19, az. (19:25)):
>
>> Kaixo. Hori euskaraz ikusi dudan modu bakarrean "bideetako argi
>> apaingarria da. Hala al da?
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200221/13bfea8b/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago