[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Uzt 8, 19:28:32, CEST 2020


Aurreko erantzuna osatzearren: nik esaldiari egingo niokeen zuzenketa
bakarra hauxe da: “errazA jarriko dizugu”.

Xabier Aristegieta

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com> erabiltzaileak
hau idatzi du (2020 uzt. 8, az. (18:27)):

> Nire hausnarketak ez du zerikusirik gustuko ez izatearekin, Xabier. TE LO
> PONEMOS FÁCIL esakunea ERRAZ JARTZEN DIZUGU itzultzea, jatorrizko testuari
> larregi lotzea ez ezik, agramatikala ere begitantzen zait, Alfontsok
> esandakoaren ildotik. GAUZAK ERRAZ JARTZEN DIZKIZUGU ipinita, adibidez,
> konpon liteke arazoa, akaso; dena den, nik neuk GAUZAK ERRAZTU/SAMURTU
> erabiliko nuke.
> Nuria
>
>
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2020 uzt. 8, az. (16:21)):
>
>> Nik behintzat askotan entzun izan dut espresio horixe bera euskaraz, eta
>> problemarik gabe erabiliko nuke. Planteamendua bera (“espresio hori ez dut
>> gustuko, baina ez zait ordezkorik bururatzen” ildokoa), aski esanguratsua
>> iruditzen zait.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com>
>> erabiltzaileak hau idatzi du (2020 uzt. 8, az. (09:39)):
>>
>>> Egun on, Itzulkideok:
>>>
>>> Ondo egongo zaretelakoan, jakin gura nuke zer iritzi duzuen LKren mezu
>>> batean iritsi zaidan eta sarean euskaraz asko ikusi dudan baina niri neuri
>>> belarriko mina sortzen didan esamolde horri buruz.
>>>
>>> ERRAZ JARRIKO/JARTZEN DIZUGU (bietara ikusi dut), eta denok dakigu
>>> atzean zer dagoen; baina egokia da?
>>>
>>> Eskerrik asko aldez aurretik, eta gogor egin!
>>> Nuria
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200708/ed57f2c1/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago