[itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Ast, Uzt 9, 10:19:31, CEST 2020


ERRAZ / JARRI, adibide batzuk pentsatzeko iruditzen zaizkidanak, Ereduzko Prosa Gaur-etik

 

Neguko zirkua, Harkaitz Cano (Susa, 2005.) 

Ez zaie errazegi jarri behar

Zapata bustiak sukaldeko karboneran utzi eta, bekozko ilunarekin, errazegi jarri diegu, esan zuen.

Errazegi jarri diegu, esan zuen berriz.

Ez zaie arrainei errazegi jarri behar.

Euskara batua, Koldo Zuazo (Elkar, 2005) 

d. Arautu eta erraz ikasteko moduan jarri zen eredua: Larramendiren gramatikak (1729) eta hiztegiak (1745), eta Kardaberazen Euskeraren berri onak saioak (1761) bete zuten eginkizuna.

Bizi alegiazkoak, Marcel Schwob / Juan Garzia (Ibaizabal, 2002) 

Zuen itxurak erraz jarri zion mozorroketa.

Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola "Txiliku" (Elkar, 2006) 

bizitza honen ondorengo paradisuko loriak erraz eskuratzeko bidean jartzeaz gain, mundu honetarako onurak ere ekarri ohi zituen.

Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003) 

Ez zienagu errazegi jartzen, batzuetan.

Paperezko hegazkinak, Lutxo Egia (Susa, 2004) 

Damutu zaizu garagardoarena aipatu izana, errazegia jarri diozulakoan.

Piano gainean gosaltzen, Harkaitz Cano (Erein, 2000) 

Erraz jartzen digute, egia esan.

 

Eta ERRAZ / IPINI …

 

Klasikoetan ere badira, horren argiak ez badira ere.

 

 



Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak> 
==================================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Buztintxulo 72, behea
20015 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoa: 655728290
posta-e (hobea): bittorhidalgo1 a bildua gmail.com <mailto:bittorhidalgo1 a bildua gmail.com> 
posta-e (zahartua): bittorhidalgo a bildua euskalnet.net <javascript:_e(%7b%7d,%20'cvml',%20'bittorhidalgo a bildua euskalnet.net');> 
==================================

 

Hemendik: Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez <itzul a bildua postaria.com> 
Bidaltze-data: 2020(e)ko uztaila 9, osteguna 09:21
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Cc: Iñaki Arrieta - BiTEZ <itzul a bildua bitez.com>
Gaia: Re: [itzul] ERRAZ JARRIKO DIZUGU

 

Bada zerbait adjektiboa mugatu izana.
Baina, hala eta guztiz, horrek ez du auzia ebazten; Alfontsok aipatu duen erreferente galdua, oraindik ere, galduta dago.

Bidelagun isildua duen adjektibo horrek, ni behintzat, objektu zuzenaren bila "jartzen nau".
V. gr.: "Erraz (zer?) jartzen dizugu" ("eskua lepoan?", "aurpegi ona?", "entsalada frexko bat?", "dirua Suitzako kontu batean?")

Esaldi hiperlaburtu horretan ulertzen den lehen gauza da "erraztasuna" subjektuak duela (guk) norbaiti zerbait jartzeko.
Eta ez subjetuak norbaiti zerbait egiteko "erraztasuna" ematen diola.

Nuriak ekarri duen "gauza" termino mirakulusa etorri da bidea nolabait argitzera, guztiz borobiltzea ere lortzen ez duen arren. Dena den, balekotzat joko nuke bere aukera.

Bide batez, eta bazterrak nahasten hasiak garela, Bittor, esan behar dizut esaldi perfektuagoa litzatekeela, agian, "jartzen dizugu erraz" (aditza aurrera ekartzen hasi eta noiz edo nola gelditu ez dakigun honetan).
Gainera, arrazonamendu beretik jota, perfektutzat eman genezake, adibidez: "el tío no para de largar" --> "morroiak ez dio luzatzeari uzten".

Eta, Xabier, leku askotan eta hiztun (edo) askok erabiltzea, gaur gaurkoz, nik ezin eman dut aldeko argudiotzat.
Hamaika lekutan ikusia, irakurria eta jasana dut, adibidez, "alokatzen da" (se alquila). Eta ez dut onartu nahi, horrek PEDANTE MODERNO titulua cum laude lortzera eramango banau ere.



_______________________________________
Iñaki Bitezekoa

El 08/07/2020 a las 19:28, Xabier Aristegieta escribió:

Aurreko erantzuna osatzearren: nik esaldiari egingo niokeen zuzenketa bakarra hauxe da: “errazA jarriko dizugu”.

 

Xabier Aristegieta

 

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com <mailto:narroiabe a bildua gmail.com> > erabiltzaileak hau idatzi du (2020 uzt. 8, az. (18:27)):

Nire hausnarketak ez du zerikusirik gustuko ez izatearekin, Xabier. TE LO PONEMOS FÁCIL esakunea ERRAZ JARTZEN DIZUGU itzultzea, jatorrizko testuari larregi lotzea ez ezik, agramatikala ere begitantzen zait, Alfontsok esandakoaren ildotik. GAUZAK ERRAZ JARTZEN DIZKIZUGU ipinita, adibidez, konpon liteke arazoa, akaso; dena den, nik neuk GAUZAK ERRAZTU/SAMURTU erabiliko nuke.


Nuria 



 

 

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com> ) erabiltzaileak (2020 uzt. 8, az. (16:21)):

Nik behintzat askotan entzun izan dut espresio horixe bera euskaraz, eta problemarik gabe erabiliko nuke. Planteamendua bera (“espresio hori ez dut gustuko, baina ez zait ordezkorik bururatzen” ildokoa), aski esanguratsua iruditzen zait.

 

Xabier Aristegieta

 

Nuria Fdz. de Arroiabe Aranburuzabala <narroiabe a bildua gmail.com <mailto:narroiabe a bildua gmail.com> > erabiltzaileak hau idatzi du (2020 uzt. 8, az. (09:39)):

Egun on, Itzulkideok:

 

Ondo egongo zaretelakoan, jakin gura nuke zer iritzi duzuen LKren mezu batean iritsi zaidan eta sarean euskaraz asko ikusi dudan baina niri neuri belarriko mina sortzen didan esamolde horri buruz.

 

ERRAZ JARRIKO/JARTZEN DIZUGU (bietara ikusi dut), eta denok dakigu atzean zer dagoen; baina egokia da?

 

Eskerrik asko aldez aurretik, eta gogor egin!


Nuria 



 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/5da12740/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/5da12740/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/5da12740/attachment-0005.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/5da12740/attachment-0006.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 482 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200709/5da12740/attachment-0007.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago