[itzul] Concéntrate en el paisaje

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Eka 10, 13:29:11, CEST 2020


Ez dakit oso ondo zer testuinguru edo aukeraz ari zaren, Oskar... ni
"concéntrate en el paisaje" esaldiaz ari naiz, besterik gabe.
"Kontzentratu" aditza eduki badaukagularik, ez dakit zer abantaila izan
lezakeen zuk adibide gisa aipatu duzun hiru hitzeko "jarri+arreta+osoa"
perifrasi horrek. Niri behintzat burura datorkidan esplikazio bakarra
garbizalekeriarena da.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2020 eka.
10, az. (13:17)):

> Xabier...
> *Kontzentratu *saihestu nahi izatea beti eta testuinguru guztietan
> baliteke garbizalekeria izatea, baina beste aukera batzuk kontuan hartzea
> edo are erabiltzea ere garbizalekeria da? Demagun, "*jarri arreta osoa*"
> ...zenbait testuingurutan egokia izan liteke, edo beste batzuk ere bai
>
>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du Diez de Ultzurrun, Periko (ultzu a bildua parlamento.eus)
> erabiltzaileak (2020 eka. 10, az. (12:57)):
>
>> Keinu ttipi bat eginez:
>>
>>
>>
>> *“Laket hadi paiasaiarekilan”*
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* Bakartxo ARRIZABALAGA [mailto:bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr]
>>
>> *Bidaltze-data:* 2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena 10:29
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje
>>
>>
>>
>> Paisaiari adi izan zaitez.
>>
>>
>>
>> Bakartxo
>>
>> *envoyé :* 10 juin 2020 à 10:22
>> *de :* Iñaki Lopez de Luzuriaga <inaki.luzuriaga a bildua gmail.com>
>> *à :* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *objet :* Re: [itzul] Concéntrate en el paisaje
>>
>>
>>
>> Jarri/bildu arreta osoa paisaian
>>
>>
>>
>> Iñaki
>>
>>
>>
>> On Wed, 10 Jun 2020 at 10:11, Iban LZ <ibanlaka a bildua gmail.com> wrote:
>>
>> Paisaia bisaia.
>>
>>
>>
>> Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com> igorleak hau idatzi
>> zuen (2020 eka. 9, ar. 22:06):
>>
>> Kaixo.
>>
>> Goiko hori emateko aukerak?
>>
>> Izan ongi
>>
>> Joxemari
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200610/fe4c5c09/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago