[itzul] Rebrote
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
Ost, Eka 17, 12:36:07, CEST 2020
Lehendik *agerraldi *edukita (ZTH, Wikipedia; LBko "Zientzia"arloan agerpen
ugari), logikoena, simetrikoena, *berragerraldi *da, noski, baina ez genuen
sartu gutxi ageri delako testuetan. Interneten, *berragertze *maiz ageri da
epidemiologia-arloko adieran, izen gisa lexikalizatuta (ez soilik
aditz-izen libre gisa) eta horregatik sartu genuen. Adibide batzuk:
www.eitb.eus › gizartea › osoa › cov...
<https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7293757/covid19-zer-da-berragertze-eta-saihestu-daiteke/>
COVID-19: Zer da *berragertze *bat eta nola saihestu daiteke?.
Txagorritxuko eta Basurtuko Ospitalean izandako agerraldi berriek ...
Hondakin-uren analisiak Covid-19aren berragertze bat ... - Naiz
<https://www.naiz.eus/en/actualidad/noticia/20200507/hondakin-uren-analisiak-covid-19aren-berragertze-bat-antzeman-dezakeen-ikertzen-ari-da-gasteiz>
www.naiz.eus › actualidad › noticiaUdalerri bateko hondakin-uren analisiak
kasu berriak baieztatzen hasi aurretik Covid-19aren *berragertze *bat
antzeman dezakeen ikertzen ari ...
Arnasgune izan nahi dute | Ekonomia | Berria
<https://www.berria.eus/paperekoa/1983/008/001/2020-06-14/arnasgune-izan-nahi-dute.htm>
www.berria.eus › paperekoa › arnasg...
... lehendik eginda zeuden erreserbak mantendu direlako eta berriak ...
diren kutsatzeen *berragertzeak *«geldialdi moduko bat» eragin duela
Krisia eta estatua bidelagun - Argia
<https://www.argia.eus/albistea/krisia-eta-estatua-bidelagun>
www.argia.eus › albistea › krisia-eta-...
... espainiar eta euskaldunon munduan behinik behin (argi ikusi dugu ...
eta ez COVID-19aren *berragertzeak *etor litezkeelako soilik; hortaz, ..
Nolanahi ere, *berragerraldi *aitzakiarik gabea da, eta berriz aztertuko
dugu gaia.
*Berragerpen* hitza ere badago testuetan. Kontua da *agerpen *lema *agerraldi
*lema baino gutxiagotan aurkitu dugula epidemiologia-arloko erabilera
salatzen duten *gaixotasun, gaitz, birus *edo *bakterio* hitzekin batera
(Lexikoaren Behatokian, behintzat).
*Antton Gurrutxaga*
Hizkuntza Baliabideak eta Tres
[image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
<https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus
On Wed, 17 Jun 2020 at 11:58, Oscar Gonzalez Atxa <gonzalez.o a bildua justizia.eus>
wrote:
> Elhuyarrek COVID-19rako prestatu dituen termino-zerrendaren arabera,
> ‘berragertze’ da euskaraz erabili beharko genukeen hitza. Egokiena ote?
> Kontuan harturik *brote* terminoaren euskal ordain gisa ‘agerraldi ‘
> eman dutela, *rebrote *euskaratzeko garaian, ‘berragerraldi’ hobetsiko
> nuke .
>
>
>
> *De:* Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* miércoles, 17 de junio de 2020 10:36
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Rebrote
>
>
>
> Kaixo guztioi:
>
>
>
> COVID-19a dela-eta gaztelaniazko "rebrote" hitza euskaratzeko zer hitz edo
> espresio iruditzen zaizue egokiena?
>
>
>
> Eskerrik asko.
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200617/b2c1c711/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago