[itzul] ER: Muskulueskeletikoa/Muskuloeskeletikoa
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Mar 18, 20:26:16, CET 2020
Ea gauza naizen behar den bezala azaltzen zergatik den egokia
*muskuloeskeletiko* eta desegokia *muskulueskeletiko*.
1- Hitz hori ez dugu euskaraz sortu; mailegatu egin dugu. Hitz kultu bat
da, nazioartekoa, eta loturako *-o* bat du, beste askok bezala*:
sozioekonomiko, kardiobaskular, hispano-, latino-, euro*-... Halakoak bere
horretan mailegatzen dira, grafia-egokitzapenak eginez, baina ez hitzaren
disekzioa eginez eta hitz konposatu horren lehenengo osagaia askea balitz
amaieragatik legokiokeen *-u* hori berreskuratuz (latinez: *musculus*).
Osagai hori ez dago amaieran, eta ez dagokio, beraz, hitz-amaierako
bukaera, jatorrian bertan baita *musculo-*, eta amaierako hori ez baita
noski gaztelaniarena baizik eta adjektibo konposatu kultuarena.
Frantsesez eta ingelesez, adibidez, *muscle* da hitza, baina
*musculo-squelettique* eta *musculoskeletal* adjektiboak erabiltzen dira,
hitz kultua mailegatuta, eta ez noski *musclesquelettique* edo
*muscleskeletal* hibridoak asmatuta.
Horregatik, adibidez, *muskulokutaneo* da idazkera egokia, eta ez
*muskulukutaneo* (es *muculocutáneo*, fr *musculo-cutané*, en
*musculocutaneous*).
2- Hitz hori euskaratik sortu nahiko bagenu, kontuan izan behar genuke,
lehenik, izenondoa dela, eta ez izena. Beraz, bi bide genituzke:
- Euskaraz izenondo bat sortu nahiko bagenu, *muskulu-eskeletiko* ez
litzateke egokia, koordinazio-elkarteetan (dvandva-elkarteak), bi
elkargaiek kategoria bera izan behar baitute. Alegia*, seme-alabak* edo
*porru-patatak* elkarteetan biak izenak dira, eta *txuri-urdin* edo *logiko
-matematiko* elkartean biak izenondoak dira. Gure kasuan, *muskulu* izena
da eta *eskeletiko* izenondoa da. Beraz, *muskuliko-eskeletiko* edo antzeko
zerbait asmatu behar genuke.
Bestela, izenondoaren ordez, izenlagun bat asma genezake bi izenetatik
abiatuta. Adibidez, *muskulu* eta *hezur* hartuta, *muskulu-hezurretako*
elkartea sortuko genuke arazorik gabe. Hala jokatzen da batzuetan;
adibidez, *bihotz-biriketako funtzio* (función cardiopulmonar) edo
*gibel-giltzurrunetako
sindrome* (síndrome hepatorrenal).
Eta bestela ere egin liteke, eta egin da, koordinazio askean: *hezur- eta
muskulu-sistema* (sistema musculoesquelético).
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El mié., 18 mar. 2020 a las 17:13, Itzuliz itzulpen zerbitzua (<
itzuliz a bildua outlook.com>) escribió:
> MIla esker, Gotzon. Bai, niri ere hala ateratzen zitzaidan, baina ikusirik
> Euskaltermek "muskuloeskeletiko" ematen duela eta (4)
> ponderazio-markarekin, eta ikusirik Interneten egindako bilaketan bigarren
> hori nagusitzen dela, zalantza sortu zait
>
>
> Izan ongi
>
>
> Joxemari
>
>
>
> 2020/3/18 17:06(e)an, EGIA GOIENETXEA, Gotzon igorleak idatzi zuen:
>
> Hitza "muskulu" baldin bada, "muskulu" + "eskeletiko" =
> "muskulueskeletiko" ateratzen dela esango nuke.
>
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.eus
> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
> ------------------------------
> *Nork:* Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com>
> <itzuliz a bildua outlook.com>
> *Bidaltze-data:* asteazkena, 2020(e)ko martxoaren 18a 17:00
> *Nori:* Itzul
> *Gaia:* [itzul] Muskulueskeletikoa/Muskuloeskeletikoa
>
>
> Arratsalde on. Nola da goiko hori; izan ere, bitara ageri da.
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200318/19d8bfa4/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago