[itzul] Poema baten itzulpena

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Lar, Mar 21, 16:05:11, CET 2020


Kaixo!

                                           Nafarroako ospitaleguneko,
ospitaleratze medikuko, 6. solairuko erizainak gara. Covid19-rekin
ospitaleratuta dauden gaxoei animo eskutitzak bidaltzeko ekimenarekin bat
egin nahi dugu.
         Horretarako honako e-posta helbide hau sortu dugu : *
animocovidnavarra a bildua gmail.com*

                Gure zaintzapean gaixorik daudenei elarazteko mezuak
idaztera animatu nahi zaituztetegu.Sostengu eskutitzak, marrazkiak, edota
animo mezuak izan daitezke. Elarazten diguzuen guztia, eskertzekoa izanen
dagu, eta jaikna, ongi etorria ere bai.

                                                               Guztion
artean lortuko dugu!

El sáb., 21 mar. 2020 15:25, BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
escribió:

> WhatsAppean jaso dut. Eskerrik asko, itzultzeagatik.
>
> <fernando.rey a bildua unavarra.es> igorleak hau idatzi zuen (2020 mar. 20, Otr
> 3:33 PM):
>
>> Aupa, zerrendako lagunak:
>>
>> Poema batekin topo egin, eta ez diot eutsi itzultzeko tentazioari.
>>
>> Hemen duzue.
>> Gaztelaniatik egin dut, bertsio hori ailegatu baitzait. Inork hobetu edo
>> beste bertsio bat egin nahi duk, libre.
>>
>> Fernando Rey
>>
>> Eta jendea etxean geratzen zen.
>> Eta irakurtzen zuen edo ondokoari adi egoten zen.
>> Eta atseden hartu, eta ariketak egiten zituen.
>> Eta artea sortu zuen, eta jostetan aritu.
>> Eta izateko modu berriak ikasi,
>> eta gelditu egin zen.
>>
>> Eta sakonago entzun zuen...
>> Baten bat gogoetan aritzen zen,
>> Beste batzuk otoitzean.
>> Beste baten bat dantzan...
>> Batzuek beren itzalarekin egin zuten topo.
>> Eta beste modu batean hasi ziren pentsatzen.
>>
>> Eta jendea sendatu egin zen.
>> Eta ezjakintasunean, arriskuan
>> eta zentzurik eta bihotzik gabe
>> bizi zirenak falta zirela,
>> Lurra ere hasi zen bere onera etortzen.
>>
>> Eta arriskua bukatu
>> eta pertsonak berriz elkartu zirenean,
>> negar egin zuten hildakoengatik.
>> Eta erabaki berriak hartu zituzten.
>> Eta etorkizun berriak amestu.
>> Eta bizimodu  berriak sortu.
>> Eta Lurra erabat sendatu.
>> Haiek sendatu ziren bezalaxe.
>>
>> 1800eko izurritean idatzitako poema.
>> (Kitty O’Meary. 1839-1888)
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200321/3651f340/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago