[itzul] birus gramatikal bat zabaltzen

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Or, Mar 27, 19:25:20, CET 2020


Ikusi berri dut EITBko irratiek eta bestek itxialdia amenizatzeko ekitaldi
bat antolatua dutela, eta, horretarako, "Hel nazazu eskutik" (sic) kanta
aukeratu dutela. Ederra mesedea, kutsatu gabe zeuden apurrak ere kolokan
jarriz.

Etsita nago alferrik izango direla neurri guztiak, baina hona antidotoaren
formula:

HELDU
*10* *dio* ad. (*nor* osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin
tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. *oratu
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=oratu>1**;
* *eutsi
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/hiztegianbilatu/?view=frontpage&Itemid=410&layout=aurreratua&antzekoak=ez&sarrera=eutsi>1*.
*Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik helduta,
bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta*. || *
Irud.* *Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu*.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200327/b139e212/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago