[itzul] ER: desescalada
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Or, Maiatza 1, 11:23:04, CEST 2020
Gauza bat (edo bi) esan nahi nuke gai honetaz.
"Escalada"-ren DRAEko definizioa ez da batere ona. "Aumento rápido y por lo general alarmante" esakunean, "rápido" eta "por lo general alarmante" osagaiak irrelebanteak dira.
Askoz azalpen hobea da Wikipediakoa: "La escalada se basa en un mecanismo de acción-reacción, pero con un aumento de intensidad progresivo".
Ingelesez ere, alegia, kontzeptu honen jatorrizko hizkuntzan, "escalation"-ez honela diote (Onelooken): "a increase to counteract a perceived discrepancy". "To counteract", hori da gakoa.
"Escalada" hori bada, erraz uler daiteke zer den "desescalada". Nire ustez, Espainiako Gobernuak ondo aplikatzen du: "Gaitzaren mehatxua 5etik 4ra jaitsi dela? Orduan, mehatxu horri aurre egiteko neurriak 5etik 4ra jaitsiko ditugu".
Bestetik, euskaraz, "eskalatu" baldin badaukagu, hortik aurrerako eratorpenak eta esangura-hedapenak (kalkoak), printzipioz, hiztunak baloratuko ditu.
Eta denborak esango du "prezioen igoera", "indarkeriaren igoaldia"... "armamentuen arintzea", "konfinamenduaren biguntzea" termino arrakastatsuak diren ala mendian ateak ipintzen ibili garen.
[http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/> [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200501/458a81af/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago