[itzul] Concurrencia no competitiva
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Al, Maiatza 4, 15:02:07, CEST 2020
Eskerrik asko, Izaskun, Xabier eta Amaia.
Xabierrek aurkitutako definizioa bat dator, bete-betean, nire oinarrietan
aurreikusitakoarekin: Udalak laguntzak banatuko dizkie baldintzak betetzen
dituztenei, eskabideak aurkezteko hurrenkerari jarraituta eta
aurreikusitako zenbatekoa agortu arte. Hau da: baldintzak betetzeaz gain,
eskabideak aurkezteko hurrenkerak baldintzatuko duela laguntza jasotzea.
Beraz, eta kontuan hartuta Euskaltermek «norgehiagoka» jasotzen duela ja,
ez dut txarto ikusten «norlehenagoka» erabiltzea «concurrencia no
competitiva»ren ordainetan.
Amaia: ez dakit zuk proposatutakoak erabili ahal ditudan.Jatorrizko
testuak, prozedurari dagokionez, ez ditu kontzeptu horiek aipatzen,
«concurrencia no competitiva» baizik.
Patricia
Hau idatzi du Amaia Olabarria Irizar (Amaia_Olabarria a bildua donostia.eus)
erabiltzaileak (2020 mai. 4, al. (14:36)):
> Donostia Kirolean "concurrencia competitiva" adierazteko "lehiaketa bidez"
> erabiltzen da, eta bestelakoak diru laguntza zuzenak, ez ohikoak edo
> izendunak dira, izaeraren arabera.
>
>
>
> *Amaia Olabarria Irizar*
>
> 943483758
> amaia_olabarria a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
>
>
>
> Nork: "itzul-bounces+amaia_olabarria=donostia.eus a bildua postaria.com"
> <itzul-bounces+amaia_olabarria=donostia.eus a bildua postaria.com>
> Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Data: 04/05/2020 14:06
> Gaia: [itzul] Concurrencia no competitiva
> ------------------------------
>
>
>
> Kaixo guztioi:
>
> Dirulaguntza bat emateko oinarrietan agertu zait goiko hori, laguntza hori
> emateko prozedura izendatzeko.
>
> «Concurrencia competitiva» ageri da Euskaltermen: «norgehiagoka». Baina ez
> dakit zelan eratu «no competitiva».
>
> Laguntzerik bai?
>
> Eskerrik asko!
>
> Patricia
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200504/135e56f8/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200504/135e56f8/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200504/135e56f8/attachment-0003.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago