[itzul] .bak dokumentu bat igotzea Wordfast Anywherera
PATRICIA JORGE
PJORGE a bildua basauri.eus
Al, Maiatza 11, 08:26:10, CEST 2020
Egun on guztioi:
Badakizue ea zelan egin hori (edo, hobe esanda, badakizue ea egin daitekeen)?
Formatu mordoa onartzen du WF Anywherek, eta uste nuen .bak bazela horietako bat; baina, saiatu naizenean nire .bak-a igotzen, ohartarazpen bat agertu zait, esanez formatu horrek ez duela balio.
Datu gehiago izan ditzazuen: jatorrizko dokumentua (erdi itzulita dagoen .bak-a) laneko ordenagailuan egin nuen, PC batean, Wordfast Classic-ekin; eta, orain, WF Anywherera igo nahi dut, etxeko Macean.
Eskerrik asko aurretiaz!
Patricia
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200511/5a26376d/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago