[itzul] Bardenas. Bardeak, Bardea?
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Ira 23, 21:03:34, CEST 2020
Uste dut ez dagoela Euskaltzaindiak arautua, baina, Fernandok esan duen
moduan, uste dut *Bardea *erabiltzen dela. *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an,
adibide batean baino ez da ageri, *ureztatzaile *sarreran: *Bardeako
ubideko ureztatzaileak*.
Josu Garatek honela esan du: < Hiztegi Batuan, leku-izenen atalean Bardenas
idazten baduzu, hantxe duzu erantzuna >. Hala ere, *Hiztegi Batua*
dagoeneko ez dago kontsultagai Euskaltzaindiaren webgunean, eta,
bestalde, *Hiztegi
Batu*ak ez dauka leku-izenen atalik, ezta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*ak
ere, lexiko arrunteko hiztegiak baitira biak. Horregatik, pentsatzen dut
Josuk EODA (Euskal Onomastikaren Datutegia) esan nahiko zuela. EODAk badu
leku-izenen atala, hemen:
<
https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaPortada&Itemid=471&lang=eu
>
Han *Bardenas *idatziz gero, lau sarrera aurkituko ditugu: *Las
Bardenas*, *Erregeren
Bardea*, *Canal de las Bardenas* eta *Acequia de Navarra*. Lau sarrera
horietan, "Arautzea" izeneko atalean, "ikerlari baten arautze proposamena"
testua ageri da. Horrek esan nahi du ez dagoela arautua; bestela, zer
arautan dagoen adieraziko luke (adibidez, "Tudela" eskatuz gero, 34 sarrera
itzultzen ditu bilatzaileak, eta 16. eta 17. sarreretan (*Tutera *izeneko
sarrerak), hau ageri da: < *Arautzea*: Euskaltzaindiaren araua > eta
"Dokumentuak" atalean: < 155. araua: Nafarroako udal izendegia (2007-2009)
<http://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0155.pdf> > ageri da.
Alegia, Euskaltzaindiak araututako izena bada, < *Arautzea*:
Euskaltzaindiaren araua > testuak agertu behar du. Bestela, "ikerlari baten
arautze proposamena" testua ageri bada, ez dago arautua, eta han ageri den
forma proposamena besterik ez da, zuzena edo ez.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
Mezu hau jaso duzu <fernando.rey a bildua unavarra.es> helbidetik (2020 ira. 23, az.
(20:21)):
> (Errege Bardea) da, nik dakidala.
>
> Fernando Rey
>
> El Mie, 23 de Septiembre de 2020, 18:24, Josu Garate Golmayo escribió:
> > Hiztegi Batuan, leku-izenen atalean Bardenas idazten baduzu, hantxe duzu
> > erantzuna.
> >
> >
> > Hau idatzi du erroteta (joseba a bildua erroteta.com) erabiltzaileak (2020 ira.
> 23,
> > az. (17:10)):
> >
> >> Ba, hori
> >>
> >> Leku batzuetan singularrean ikusi dut, beste batzuetan pluralean
> >>
> >> Aurretik eskerrak emanez
> >>
> >>
> >
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200923/85aece96/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago