[itzul] Euskalbarreko aldaketak

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
As, Api 6, 12:04:10, CEST 2021



Gauza bikaina da Euskalbarren apirilaren 6ko bertsioan Euskaltermen kontsulta konponduta egotea.



Gauza bikaina da, oro har, Euskalbar bera. Eskerrik asko sortzaileei eta kudeatzaileei.



Orain dator nire baina. ;-)



Bertsio berri honetan, hiztegi elebakarrak desagertu egiten dira kontsultako hizkuntzen konbinazioan lehena euskara ez bada. Beste modu batera esanda: aurreko bertsioetan Euskaltzaindiaren Hiztegia, Orotarikoa, sinonimo-hiztegiak, entziklopediak, corpusak... finko zeuden barran; hortxe geratzen ziren ainguratuta kontsultako hizkuntza-konbinazioa zena zela, berdin zion eu-es, es-eu, eu-fr zein en-eu izan. Niretzat, askoz erosoagoa zen.



Mezu honen bidez, ez baitakit beste biderik, Euskalbarren kudeatzaileei eskatzen diet ezaugarri horretan lehengora itzularaz dezatela aplikazioa.



Eskerrik asko,





Asier Larrinaga Larrazabal

        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210406/0f9d86b0/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago