[itzul] Word-en adituak zaretenontzat, galdera

Ainara Ruiz ainara.itzultzailea a bildua gmail.com
As, Api 6, 20:31:32, CEST 2021


Arratsalde on:

Wordekin erraza da egitea. Bilatu eta ordezteko funtzioa erabili behar da
komodin-karaktereak erabiltzeko laukia aktibatuta.

(Beherago daude bilaketan jarri beharreko adierazpenak.)

Arazo bakarra da jatorrizko testuko ehunekoak izan daitezkeela dezimalik
gabeak edo dezimaldunak, eta gainera zenbakiaren eta “%” ikurraren artean
zuriunea egon daitekeela (edo zuriune batzuk, ze jende gehienak ez dio
batere kasurik egiten zuriune kopuruari eta sarri zuriune bikoitzak jartzen
ditu, edo hainbat zuriune paragrafo-amaieran…) eta Worden
komodin-karaktereek ez dutela ez kopuruak “zero edo gehiago” izan behar
duela adierazteko aukerarik ematen ezta “edo” funtzioa ere (adierazpen
erregularrek —RegEx— ez bezala; Tradosek, XBenchek eta beste hainbat
programak inplementatzen dituzte haiek, eta bilaketa bakar batean egin
liteke erraz asko).

Hori dela eta, 4 bilaketa egin behar dira, ziurtatzeko guztiak
(dezimaldunak zein dezimal gabeak, eta zuriune gabeak zein zuriunedunak)
hartzen dituela kontuan, eta oso garrantzitsua da lehenago egitea
dezimaldunekin, bestela zenbakiaren eta dezimalen artean jarriko bailuke
“%”ikurra).

Hala lau bilaketa eta ordezkatze egin behar dira, *komodin-karaktereak
erabiltzeko laukia aktibatuta*:

*1.- Dezimalekin, zuriuneekin*

Bilatu beharreko adierazpena: "*([0-9]@,[0-9]@)[ ^s]@%*"

Hura ordezteko adierazpena: "*%^s\1*"

(Bi kasuetan kakotxak kendu behar dituzue)

*2.- Dezimalik gabe, zuriuneekin*

Bilatu beharreko adierazpena: "*([0-9]@)[ ^s]@%*"

Hura ordezteko adierazpena: "*%^s\1*"

*3.- Dezimalekin, zuriunerik gabe*

Bilatu beharreko adierazpena: "*([0-9]@,[0-9]@)%*"

Hura ordezteko adierazpena: "*%^s\1*"

*4.- Dezimalik gabe, zuriunerik gabe*

Bilatu beharreko adierazpena: "*([0-9]@)%*"

Hura ordezteko adierazpena: "*%^s\1*"

(Bilaketako adierazpena ordeztuko duena berdina da lau kasuetan)



Nahi izanez gero, hori dena jar liteke makro batean; honela geratuko
litzateke:

*Sub EhunekoakAurreratu()*

*'*

*' EhunekoakAurreratu Macro*

*' Ehunekoetan ehunekoen ikurra zenbakiaren aurrera pasatu (dezimalekin
zein dezimalik gabe, zuriuneekin zein zuriunerik gabe)*

*'*



*' 1.- Dezimalekin, zuriuneekin*



*    Selection.Find.ClearFormatting*

*    Selection.Find.Replacement.ClearFormatting*

*    With Selection.Find*

*        .Text = "([0-9]@,[0-9]@)[ ^s]@%"*

*        .Replacement.Text = "%^s\1"*

*        .Forward = True*

*        .Wrap = wdFindContinue*

*        .Format = True*

*        .MatchCase = False*

*        .MatchWholeWord = False*

*        .MatchAllWordForms = False*

*        .MatchSoundsLike = False*

*        .MatchWildcards = True*

*    End With*

*    Selection.Find.Execute Replace:=wdReplaceAll*



*' 2.- Dezimalik gabe, zuriuneekin*



*    Selection.Find.ClearFormatting*

*    Selection.Find.Replacement.ClearFormatting*

*    With Selection.Find*

*        .Text = "([0-9]@)[ ^s]@%"*

*        .Replacement.Text = "%^s\1"*

*        .Forward = True*

*        .Wrap = wdFindContinue*

*        .Format = True*

*        .MatchCase = False*

*        .MatchWholeWord = False*

*        .MatchAllWordForms = False*

*        .MatchSoundsLike = False*

*        .MatchWildcards = True*

*    End With*

*    Selection.Find.Execute Replace:=wdReplaceAll*



*' 3.- Dezimalekin, zuriunerik gabe*



*    Selection.Find.ClearFormatting*

*    Selection.Find.Replacement.ClearFormatting*

*    With Selection.Find*

*        .Text = "([0-9]@,[0-9]@)%"*

*        .Replacement.Text = "%^s\1"*

*        .Forward = True*

*        .Wrap = wdFindContinue*

*        .Format = True*

*        .MatchCase = False*

*        .MatchWholeWord = False*

*        .MatchAllWordForms = False*

*        .MatchSoundsLike = False*

*        .MatchWildcards = True*

*    End With*

*    Selection.Find.Execute Replace:=wdReplaceAll*



*' 4.- Dezimalik gabe, zuriunerik gabe*



*    Selection.Find.ClearFormatting*

*    Selection.Find.Replacement.ClearFormatting*

*    With Selection.Find*

*        .Text = "([0-9]@)%"*

*        .Replacement.Text = "%^s\1"*

*        .Forward = True*

*        .Wrap = wdFindContinue*

*        .Format = True*

*        .MatchCase = False*

*        .MatchWholeWord = False*

*        .MatchAllWordForms = False*

*        .MatchSoundsLike = False*

*        .MatchWildcards = True*

*    End With*

*    Selection.Find.Execute Replace:=wdReplaceAll*

*End Sub*





Bilaketako adierazpenen azalpena:

"*([0-9]@,[0-9]@)[ ^s]@%*” (bilatu beharreko adierazpena)

*[0-9]@*: 0 eta 9 bitarteko karaktere bat edo gehiago

*[0-9]*: 0 eta 9 bitarteko karaktere bat (hau da, digitu bat)

*@*: aurrekoa (karakterea edo katea) behin edo gehiagotan

*,*: dezimalen aurreko koma

*( )*: Gero “\1” erabiliz berreskuratuko dugun blokea markatzeko (zenbakia
bera, ehuneko ikurrik gabe)

*[ ^s]@*: Zuriune edo zuriune zatiezin bat edo gehiago

*[ ^s]*: Zuriunea edo zuriune zatiezina (^s)

*@*: aurrekoa (karakterea edo katea) behin edo gehiagotan

*%*: “%” ikurra

"*%^s\1*" (bilatutako adierazpena ordeztuko duena)

*%*: “%” ikurra

*^s*: Zuriune zatiezina

*\1*: Bilaketan parentesi artean markatutako blokea (1.a, eta kasu honetan
bakarra; gehiago egonez gero, “\2”, “\3”… izango lirateke)



Espero dut baliagarria izan dakizuen, nahiz eta luzetxoa izan mezua.
Adierazpen erregularrak eta Wordeko komodin-karaktereak (aurrekoen
antzekoak, baina mugatuagoak) oso tresna baliagarri eta ahaltsua izan
daitezke; hasieran zail iruditu dezakete, baina ulertuz gero, “txuletak”
erabilita, ez da zaila; hori bai, bilaketa konplexuak egin behar direnean
batzuetan kostatzen da aurkitzea zergatik ateratzen diren espero ez
bezalako emaitzak…horretan, kontua da probak egitea, eta segurtasun kopia
izatea badaezpada ere.

Ondo izan,



Ainara
· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·

*Ainara Ruiz*

*(Gasteizko Udaleko itzultzaile-interpretea / Itzultzaile-interprete
autonomoa)*

(e-mail berria / nuevo e-mail / new e-mail: itzultzailea a bildua ainararuiz.com )

 · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
· · · · · · · ·





El mar, 6 abr 2021 a las 14:54, Itzuliz itzulpen zerbitzua (<
itzuliz a bildua outlook.com>) escribió:

> Kaixo.
>
> Memoriak ehunekoaren ikurrera iristen denean, salto egiten du. Datu-taula
> luze batean astun egiten da banan-banan ehunekoaren marka atzekoa lehenik
> ezabatu, eta ondoren, aurrera eraman eta hutsune bat gehitu:
>
> 37%  =  % 37
>
> Ba al dakizue Word-ek ba ote duen formulaziorik bilatu eta ordeztu
> komandoarentzat?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210406/67073534/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago