[itzul] Aldaketak Euskalbarren

Sara sara a bildua deusto.eus
Or, Api 9, 16:20:38, CEST 2021


Eskerrik asko, bai, oso mesedegarria da eta.
Sara

Hau idatzi du Miren Agurtzane Mallona Legarreta , ItzuL-en bidez (
itzul a bildua postaria.com) erabiltzaileak (2021 api. 9, or. (09:05)):

> Mila esker Elhuyar taldeko lagunei!
>
> Agurtzane
>
> Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus> igorleak hau
> idatzi zuen (2021 api. 8, og. 14:32):
>
>> Badira urte batzuk Euskalbar Firefox berrira egokitu genuela
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/prentsa-aretoa/aldaketak-euskalbarren>,
>> orduan aipatu genuen garapenean aritu ziren lagunek lana uzteko nahia
>> agertu zutela eta Elhuyar Fundazioak bere gain hartzen zuela eguneratzeko
>> ardura. Bada, oraingoan, Elhuyarreko lankideek ez ezik beste boluntario
>> batzuek <https://github.com/euskalbar/euskalbar/commits?author=Thadah>
>> ere egin dituzte eguneratze-lanak.
>>
>> Azken bertsio honetarako egokitzapen lan hauek egin ditugu, besteak beste:
>>
>>
>>    - Hiztegi-kontsulta hauek konpondu ditugu:
>>       - Euskalterm
>>       - Lexikoaren Behatokia
>>       - Ortik Eta Emendik, Justo Mokoroa
>>       - Auņamendi Eusko Entziklopedia
>>    - Kontsultagune hauek gehitu ditugu:
>>       - Euskara Batuaren Eskuliburua
>>       - Oil & Gas hiztegia
>>       - EODA: Euskal Onomastikaren Datutegia
>>       - TZOS: Terminologia Zerbitzurako Online Sistema (EHU)
>>       - Garaterm corpusa (EHU)
>>       - Textreference corpusa (eu-es, eu-en)
>>
>> Ezin aipatu gabe utzi hizkuntzen norabidea aldatzeko
>> laster-tekla bat gehitu dela; orain, ‘Ctrl + .’ tekla-konbinazioarekin
>> aldatu daiteke hizkuntzen norabidea, sagua ukitu beharrik gabe.
>>
>>
>>
>> Gogoratu edonork lagundu dezakeela Euskalbar garatzen. Programazioaz
>> ezer ez badakizu, probatu, eta, orri honetan, eman akats
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>e
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>n berri
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues> edo eskatu aldaketak
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>zein hiztegi berriak
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar/issues>. Programazio-ezagutzak
>> izanez gero, Euskalbar <https://github.com/euskalbar/euskalbar>r
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar>en GitHub orritik
>> <https://github.com/euskalbar/euskalbar> kodea jaits dezakezu,
>> hobekuntzak edo gehikuntzak egin, eta, gero, onartzera bidali. Eta gustura
>> sartuko zaitugu garatzaile <https://github.com/orgs/euskalbar/people>-
>> <https://github.com/orgs/euskalbar/people>taldean
>> <https://github.com/orgs/euskalbar/people> ere!
>>
>>
>>
>> Baliagarri izango zaizuelakoan,
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *Hizkuntza eta Teknologia*
>>
>>
>> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>>
>> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>>
>> Tel.: (+34) 943 36 30 40 |
>>
>> elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus |  <elhuyar-ht a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/>
>>
>> *PRIBATUTASUN-POLITIKA*
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210409/3c47394f/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago