[itzul] Ingrávido (elevador ingrávido)

JOSE ASTORKIA LOIDI j.astorkia a bildua euskalnet.net
Ast, Api 22, 20:38:08, CEST 2021


Fisikaz, igogailuez... ezer gutxi dakit. Baina Googleren arabera weightless elevator da. Gero
WEIGHTLESS ELEVATOR. ELÉMENT DE TRACTION POUR ASCENSEUR SANS CONTREPOIDS aurkitu dut. Elhuyar hiztegian, kontrapisu sarreran hau dago: el contrapeso del ascensor: igogailuaren kontrapisua. Kontrapisurik gabeko garabia erabili da gradu amaierako lanen batean. Kontrapisurik gabeko igogailua? Badaezpada esaten dut.





----- Mensaje original -----
De: "Elisabeth Beitia , ItzuL-en bidez" <itzul a bildua postaria.com>
Fecha: Jueves, 22 de Abril de 2021, 6:28 pm
Asunto: Re: [itzul] Ingrávido (elevador ingrávido)
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
CC: Elisabeth Beitia <elisabeth a bildua emun.eus>


> Kaixo,
> zuen ńabardurak ondo ikusten ditut,  baina niretzat, berriz, gailu horien bidez objektu pisutsuak objektu arinak edo batere pisurik gabekoak balira moduan altxatzeko aukera dagoela azpimarratu beharko litzateke, erabilerrazak edo moldaerrazak direla baino gehiago.

> Halere, eskerrik asko bioi.  





> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api. 22, og. (18:13)):

> Uste dut nik nireari eutsiko diodala 😁
"Jasogailu arina" hain iruditzen zait lausoa...
> "Jasogailu erabilerraza" pixka bat desbideratu egiten da esanahitik, iruditzen zait, enfasia erabiltzailearengan ipinirik osoki.
> "Jasogailu moldaerraza" ere "ingrávido"tik desbideratzen da, baina aukera ematen du ulertzeko bai "erabiltzailea ongi moldatze"az bai jasogailua bera ere kasuko zamara ongi moldatzeaz ari dela...


> Tira, horiexek hausnarketa azkar batzuk. Arratsalde on guztioi.


> Xabier Aristegieta


> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api. 22, og. (17:42)):

> Detaile ttikia, baina esanguratsua, Xabier, oso ona!


> Nik esanen nuke, dena den, erabiltzen erraza dela, beraz, erabilerraza...


> Aio, Bitor



> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api. 22, og. (11:06)):

> Ohartxo bat besterik ez.
Euskarazko "arin" adjektiboa askoz ere arruntagoa da euskaraz gaztelaniazko "ingrávido" adjektiboa gaztelaniaz baino.
> Horrek esan nahi du, nire ustez, gaztelaniaz lortzen den espresioa adierazgarriagoa dela, eta euskarazkoa, lausoagoa: elevador ingrávido/jasogailu arina.
> Horregatik, euskarazkoan, saiatuko nintzateke adjektibo zehatzago bat-edo erabiltzen.
> Nire proposamena: "jasogailu moldaerraza".


> Xabier Aristegieta


> Hau idatzi du Elisabeth Beitia (elisabeth a bildua emun.eus) erabiltzaileak (2021 api. 22, og. (07:34)):

> Kaixo, Bittor,

> nik ez dut gailua martxan ikusi, baina, bai, zama pisutsuak arin manipulatzeko dela uste dut, eta agian, zuk diozun moduan, gailua ere arin manipulatzeko modukoa izango da. Horregatik esango zaio "ingravido" jasogailuari.

> Beraz, eskerrik asko zure proposamenagatik. Besterik ez badago, hori erabiliko dut, jasogailu arina.






> Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 api. 21, az. (18:37)):


> Kaixo:

> Aparatua martxan ikusi beharko zen jakiteko zergatik deitzendioten "ingrávido", beraz, kontzeptuaren nondik norakoa. Nik ustezama pisutsuak "arin" jasotzen dituelako erreferentzia egiten dio,bai eta "arin" edo erraz maneiatzekoa dela tramankulua bera, pisutsuaez dela. Horiek horrela, nik "jasogailu arina" edo "igogailuarina" paratuko nioke. Haubezalakoa?:

> https://www.youtube.com/watch?v=jZJsSvqpovs

> Ingrávido (RAE)

 > 1. [cuerpo] Que noestá sometido a la fuerza de atracción ejercida por otro cuerpo.

> "los satélites giran aparentemente ingrávidos alrededorde la Tierra"

 > 2. [cuerpo] Que no tiene peso.

> "los espíritusson ingrávidos"

 

> Bestalde, https://hiztegiak.elhuyar.eus/es/ingr%C3%A1vido

 > 1  adj. grabitaterikgabe

> En la luna los cuerposflotan ingrávidos: Gorputzek ilargian grabitaterik gabe flotatzen dute.

> 2  adj. (fig.) arin; pisurik gabe

> En aquella demostración de ballet, daba gusto observar a los ingrávidosdanzarines: Ballet-erakustaldi hartan atsegina ematen zuen dantzari arineibegira egoteak.

 

> Ongi izan, Bitor







> Hau idatzi du Elisabeth Beitia (elisabeth a bildua emun.eus) erabiltzaileak (2021 api. 20, ar. (16:07)):

> Arratsalde on,
> zama handiak erraztasunez jasotzeko gailua omen da.

> Ez dut inon aurkitzen horren euskarazko baliokiderik. 
> Ea baten bat laguntzeko moduan dagoen.

> Eskerrik asko


> --







	

> Elisabeth Beitia Gaztańaga
> Itzultzailea

943 711 847 | elisabeth a bildua emun.com




> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus

LEGE OHARRA

>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada



> --







	

> Elisabeth Beitia Gaztańaga
> Itzultzailea

943 711 847 | elisabeth a bildua emun.com




> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus

LEGE OHARRA

>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada



> --







	

> Elisabeth Beitia Gaztańaga
> Itzultzailea

943 711 847 | elisabeth a bildua emun.com




> Emun Koop. E., Uriburu 9, behea.
> 20500 Arrasate
> www.emun.eus

LEGE OHARRA

>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210422/a9641e0d/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago