[itzul] Solasaldi birtuala: 'Nor da Nor: kanpotik eta barnetik'

EIZIE Mila mila a bildua eizie.eus
Or, Api 23, 13:18:44, CEST 2021


Ezagutzen duzue Nor da Nor euskal itzulpengintzaren datu-basea <http://nordanor.eus/> kanpotik, gehienok.
Orain, barrutik erakutsi nahi dizuegu:

nola sortu zen, zer helbururekin;
zer eskaintzen du;
nola elikatzen dugu, norekin;
non ditugu zailtasunak, zergatik;
zertan ari gara, nora iristeko…
Hori guztia Nor da Nor taldeko bi lagunek kontatuko digute, Bego Montorio <http://nordanor.eus/nor?id=62&tmp=1619081394156>k eta Maite Lopetegi <http://nordanor.eus/nor?id=111&tmp=1619081429384>k, Mila Garmendia <http://nordanor.eus/nor?id=261&tmp=1619081459994>k aurkezturik.

Noiz: Apirilak 27 (asteartea)

Ordutegia: 17:00 – 18:30

Non: Online. Izena eman dutenei saioa hasi baino lehen helaraziko zaizkie saioan sartzeko esteka eta gakoak.

Solasaldira etorri nahi izanez gero, izena eman behar da. Azken eguna, 2021eko apirilaren 26a.

Solasaldiaren amaiera aldean, ikusleek aukera izango dute NdNeko taldekideei galderak egiteko, baina aurretik ere helaraz dakizkieke, izena emateko inprimakian bertan.

EMAN IZENA. <https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeAXElMgvlHQvk15M_K-wwK_pYAC5X7sKV4sgL6fJa1NEQ5qw/viewform>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210423/53c63c7d/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago