[itzul] Wordfast: ortografia zuzentzea

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Abu 6, 16:41:31, CEST 2021


Wordfast Classic-ekin lanean, gertatu zait nolabait deskonfiguratzea
ortografia itzuli ahal zuzentzeko agindua. Hau da, lehen, itzuli ahal
zuzentzen zidan eta azpimarratzen gorriz xede hizkuntzako segmentuan
(euskaraz) gaizki idatzitakoak, eta jatorrizko testua (gaztelania) ez zuen
azpimarratzen. Orain, dokumentua irekitzean, gaztelania izaten du hautatuta
(berez), zuzentzeko hizkuntza moduan, eta euskarazkoa hautatzen badut
zuzentzeko hizkuntza hobetsi moduan, berehala aldatzen dit, edozein
segmentu ireki orduko, gaztelania ezarriz zuzentzeko hizkuntza moduan. Ez
dakit nola berkonfiguratu itzuli ahala xede hizkuntzako segmentuan bakarrik
egin dezan zuzenketa (euskaraz).

Badakizue inork nola egin daitekeen hori?

Mila esker (abuztuan ere), erantzutera menturatzen bazarete.


*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210806/ecff4812/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago