[itzul] carrying pole

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Al, Abe 13, 14:43:10, CET 2021


Kaixo:

Ideiarik ez. Nire amak (Beunzakoa) esaten zion "burute" buru gainean
ohialezko uztailari, ontziak eramateko erabiltzen zutena. Ziurrenik hiztegi
etnografikoetan aurki daiteke edota antzinako lanbideak deskribatzen
dituzten informazio-iturrietan:

·         Léxico Etnográfico Vasco / juan Garmendia Larrañaga

·         Diccionario "Euskaldunak" de etnografía vasca

·         https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak
Bestenaz, Iruñeko Erresumaren Museo Etnografikoan izan dezakete horren
berri: info a bildua museoetnograficoarteta.com

Ongi izan, Bitor

Hau idatzi du Amaia Apalauza (amaia.apalauza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2021 abe. 13, al. (13:33)):

> Egun on:
>
> Duela hamarkada batzuk ura (edo beste zerbait) garraiatzeko lepo atzean
> jartzen zen hagaren euskarazko izenaren bila nabil:
> https://en.wikipedia.org/wiki/Carrying_pole
>
> Honatx irudi bat:
>
> [image: Captura.PNG]
>
> Esango nuke noizbait entzun dudala, baina ez dut izena gogoratzen.
>
> Arrastorik bai norbaitek?
>
> Eskerrik asko,
>
> Amaia
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211213/d18e02c0/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Captura.PNG
Mota: image/png
Tamaina: 137572 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211213/d18e02c0/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago