[itzul] "Adibidez", "esaterako" eta abarren eskuineko elementuen deklinabidea

Galder Ibarra kaixo a bildua galderibarra.eus
Ost, Abe 22, 09:51:58, CET 2021


Egun on:

Ea baten batek honen inguruko ezer dakien: "adibidez", "esate( bate)rako",
"besteak beste" eta kideko lokailuen ondoren agertzen diren elementuek
aurrekariaren atzizki bera behar dute, ala egokia da absolutiboan ematea?

Kasurako:

   - Hainbat irizpideren arabera doituko da zerrenda; esaterako, prezioa
   eta balorazioak.
   - Hainbat irizpideren arabera doituko da zerrenda; esaterako, prezioaren
   eta balorazioen arabera.

Ia ez dugu aurkitu honen inguruko informaziorik, eta aurkitu duguna
kontraesankorra da. "Hala nola" lokailuari buruz, *Morfosintaxiaren
inguruko zalantzak eta argibideak
<https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eima_estilo_liburu/eu_def/adjuntos/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf>*
liburuak
dio "haren ondorengo izenak absolutiboan ematea guztiz zilegi d[el]a,
edozein kasutan joanik ere izen horien aurrekaria" (56. orr.). EHULKUren
arabera <https://www.ehu.eus/documents/2660428/6573415/hala_nola.pdf>,
ostera, "HALA NOLAren eskuinean agertzen diren adibideei, dagokien atzizkia
erantsi behar zaie".

Gainerako lokailuei buruz ez da ezer esaten (edo gara aurkitzeko kapaz
izan) EGLUn, Euskara Baturaren Eskuliburuan…

Eskerrik asko aldez aurretik,

*Galder Ibarra Bera*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211222/20ee21ce/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago