[itzul] Aurignaciense, Gravettiense, Magdaleniense

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Urt 28, 11:02:23, CET 2021


Euskaltzaindiaren Hiztegia:
aldi2

iz. *Hist.* Historiaurrea banatzen den zatietako bakoitza.

*Acheul aldi* iz. *Hist.* Behe-Paleolitoko aldia, aurpegi biko harrizko
aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena.

*Aurignac aldi* iz. *Hist.* Goi-Paleolitoko bigarren aldia, lehen
hezurrezko tresnak eta haitzulo-pinturak agertu zirena, aztarna nagusiak
Frantziako Aurignac eskualdean aurkitu direna. *Aurignac aldiko
aztarnategietan*.

*Azil aldi* iz. *Hist.* Mesolitoko aldia, harrizko tresnen lantzean aurreko
aldiekiko atzerakada nabarmena gertatu zena.

*Madeleine aldi* iz. *Hist.* Goi-Paleolitoko azken aldia, hezurrezko tresna
eta haitzulo-pintura ugari eman zuena, aztarna nagusiak Dordoinako La
Madeleine haitzuloan aurkitu direna. *Historiaurrean zehar arteak une
oparoak eta apalagoak izan ditu, eta Madeleine aldia oso oparoa izan zen
Euskal Herrian*.

*Moustier aldi* iz. *Hist.* Erdi-Paleolitoko aldia, harriak eta hezurrak
lantzeko tekniketan garapen handia izan zuena. *Moustier aldiko hezur eta
harri landuak*.

*Périgord aldi* iz. *Hist.* Goi-Paleolitoko lehen aldia, Moustier aldiaren
eta Aurignac aldiaren artekoa, aurpegi biko harrizko punta fin zapalak
ezaugarri nagusi dituena.

*Solutre aldi* iz. *Hist.* Goi-Paleolitoko laugarren aldia, Madeleine
aldiaren aurrekoa, aztarna nagusiak Frantzian eta Iberiar penintsulan utzi
dituena.
Estekak <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php#1631-2>


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>

Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.


Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2021 urt. 28, og. (10:57)):

> Kaixo.
>
> Goiko periodo horiek bere horretan uzten dira? "-iense" horiek ez dakit
> euskaraz ematen diren.
>
> Mila esker
>
> Joxemari
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210128/f431cdcc/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago