[itzul] Dabilena, Elhuyarren web-corpusen atari berria

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ast, Uzt 22, 07:29:31, CEST 2021


Egun on, denoi!

Mila esker Elhuyarreko lagunei. Beste tresna baliagarri eta beharrezko bat
jarri duzue itzultzaile eta bestelako euskaldunok erabili ahal izateko.

Agurtzane

Hau idatzi du imanol salegi (isuuis a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 uzt.
22, og. (07:27)):

> Eskerrik asko!
>
> Hau idatzi du Itzultzailea-Eibarko Udala (itzultzailea a bildua eibar.eus)
> erabiltzaileak (2021 uzt. 21, az. (20:02)):
>
>> Mila esker. Erabiliko dugu, ez izan dudarik.
>>
>>
>>
>> *Begoņa Azpiri Eguren  *943 70 84 21 / 23
>> *[image: untitled-1]* <http://www.eibar.eus/eu>
>>
>> itzultzailea a bildua eibar.eus
>>
>> egoibarra a bildua eibar.eus
>>
>> www.egoibarra.eus
>>
>>
>>
>> *[image: facebook32]*
>> <https://www.facebook.com/Eibarko-Udala-371951916348590/> *[image:
>> twitter32]* <https://twitter.com/EibarkoUdala> *[image: youtube32]*
>> <https://www.youtube.com/channel/UCTNEPKwdQgEuhO0S4nUGaPw>
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* Saroi Jauregi Aiestaran [mailto:s.jauregi a bildua elhuyar.eus]
>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko uztailaren 21(a), asteazkena 15:18
>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Gaia:* [itzul] Dabilena, Elhuyarren web-corpusen atari berria
>>
>>
>>
>> Kaixo, lagun:
>>
>> Mezu honen bidez, zure lanean baliagarri suertatuko zaizun baliabide bat
>> aurkeztu nahi dizugu: Dabilena <https://dabilena.elhuyar.eus/>,
>> Elhuyarren web-corpusen atari berria.
>>
>> Atari horretan, azken urteetan Interneten euskaraz idatzi diren testu
>> gehientsuenetan egin daitezke bilaketak, hau da, euskararen erabilera
>> errealaren gaineko bilaketak egin daitezke.
>>
>> Hiru atal nagusi ditu webguneak: ‘Non erabili da?’, ‘Nola itzuli da?’ eta
>> ‘Zer hitzekin konbinatzen da?’.
>>
>> ‘*Non erabili da?*’ atalean, bilatu nahi dugun hitza zer webgunetan eta
>> zer testuingurutan agertu den ikusi ahal izango dugu.
>>
>>
>>
>>
>>
>> ‘*Nola itzuli da?*’ atalean, corpus elebiduna kontsultatu daiteke. Hala,
>> bilaketak euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daitezke, eta bietako adibideak
>> erakutsiko dizkigu Dabilenak kasu guztietan. Kontsultatu dugun hitzaren
>> itzulpenen zerrenda ikusiko dugu lehenik, eta hizkuntzetako adibideak
>> azpian, testuingurua bistan dela.
>>
>>
>>
>>
>>
>> ‘*Zer hitzekin konbinatzen da?*’ atala erabil dezakegu euskarazko hitz
>> jakin bat zer beste hitzekin batera erabiltzen den ikusteko. Adibidez,
>> Dabilenan kontsultatu dezakegu *aurrerapen* izena zer beste hitzekin
>> erabiltzen den gehien.
>>
>>
>>
>>
>>
>> *Konparazio-bilaketak* ere egin daitezke, hots, bi hitzen erabileraren
>> arteko konparazioa egin dezakegu Dabilena atarian. hala kontsultatu
>> dezakegu, adibidez, Interneten euskaraz bi hitz hauetako zein agertzen den
>> gehien: *boluntario* ala *bolondres*.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Ezin aipatu gabe utzi atarian gehitu dugun tresna erabilgarri bat.
>> Dabilena atariak, ‘*Corpus gehiago*’ atalaren bidez, Interneten eskura
>> dauden hainbat corpusetako emaitzak aldi berean kontsultatzeko aukera
>> ematen du.
>>
>>
>>
>>
>>
>> Dabilena tresna ezin hobea da hizkuntzaren arloko profesionalentzat, eta
>> zer esanik ez itzultzaileontzat. Helbide honetan dago erabilgarri:
>> dabilena.elhuyar.eus.
>>
>>
>> [image: Facebook] <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>>
>>
>> [image: Twitter] <https://twitter.com/Elhuyar>
>>
>>
>>
>> [image: YouTube]
>> <https://www.youtube.com/channel/UC6jPN8DWeerVwOoyUE7irlw>
>>
>>
>>
>> [image: LinkedIn]
>> <https://www.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa/?originalSubdomain=es>
>>
>>
>>
>> *Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin: *
>> elhuyar a bildua elhuyar.eus Telefonoa: 943363040
>> Elhuyar Fundazioa · Zelai Haundi kalea 3.
>> Osinalde industrialdea · 20170 Usurbil, Gipuzkoa
>> Buletinaren harpidetza eten
>> <https://eus.us7.list-manage.com/profile?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=7d3e842c04> ·
>> Eguneratu buletinaren harpidetza-datuak
>> <https://eus.us7.list-manage.com/unsubscribe?u=581aecb47cc73215d5b567c15&id=6d7213d9d0&e=__test_email__&c=7d3e842c04>
>> .
>>
>>
>> [image: Email Marketing Powered by Mailchimp]
>> <http://www.mailchimp.com/email-referral/?utm_source=freemium_newsletter&utm_medium=email&utm_campaign=referral_marketing&aid=581aecb47cc73215d5b567c15&afl=1>
>>
>>
>>
>

-- 
*Agurtzane Mallona*
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Saila
[image: Deusto] <http://www.deusto.es>
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 4139177; luz.: 2926
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
*www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
<http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
Instagram] <https://instagram.com/udeusto/> [image: deusto.eus]
<http://deusto.eus> [image: twitter] Nahi baduzu, euskaraz!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210722/9881abdc/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 11631 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210722/9881abdc/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 2761 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210722/9881abdc/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 3099 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210722/9881abdc/attachment-0006.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.png
Mota: image/png
Tamaina: 3731 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210722/9881abdc/attachment-0007.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago