[itzul] "Zona de sobreexcavación" eta "rocas aborregadas"

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Or, Eka 4, 17:22:47, CEST 2021


Nire hau idaztea amaitzen ari nintzela ikusi dut Iñaki Arrieta "aurreratu"
zaidala. Ados nago.

*Sobreexcavación* hori, beharbada, hau izango da:

“*Overdeepening* is a characteristic of basins and valleys eroded by
glaciers. An overdeepened valley profile is often eroded to depths which
are hundreds of metres below the deepest continuous line (the thalweg)
along a valley or watercourse”.

Uste dut ohikoa dela glaziarrek landutako *overdeepening basin* horietan,
gero, aintzirak sortzea. Gaztelaniaz, adibidez, “cubeta de sobreexcavación”
terminoa ohikoa da.

*Gehiegizko larratze, gehiegizko arrantza, gehiegizko mozketa, gehiegizko
ustiapen*... terminoetan ez diot arazorik ikusten “gehiegizko” horri, behar
lukeena baino gehiago adierazten baitu.

Hala ere, ingelesez *over* aurrizki gisa erabiliz, eta frantsesez *sur-*
eta gaztelaniaz *sobre-* aurrizkiak erabiliz eratzen diren termino
guztietan, adiera ez da beti ekintza edo jardueraren bat “gehiegizkoa”
izatea, ez da, esan dezagun, baloratiboa, baizik eta, nolabait, lehendik
egindako ekintzaren bat berriro egitea edo haren gainean aritzea.
Horregatik, zientzia eta teknologiaren arloan, ohikoa  da *gain-*
kuasiatzizkia erabiltzea aditz-partizipioari edo aditz-izenari lotua:
*gainberotu,
gainase, gainustiatu, gaininprimatze, gainidazte, gaintxertaketa,
gainluzatze*...

Uste dut kasu horietako bat izan litekeela esku artean daukazuna.
Horregatik, aukeran, nik nahiago nuke *gain-* erabiltzea *gehiegizko*
erabiltzea baino.

Eta ekintza adierazteko aditzari dagokionez, *induskatu* ez dago gaizki,
oso lotua badago ere, erabileran, arkeologiarekin, baina hori bezain egokia
izan liteke, nire ustez, *hondeatu* aditza, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an
dauden sarrera hauek kontuan izanik:

--------------------------------------------------------------

*hondeatu, hondea, hondeatzen *

*du* ad. Lurrean erretenak edo zuloak egin. *Nabasaiaz harrotu eta laiaz
hondeatu. Leku sendorik aurkitzen ez bada, dena hondeatu eta garbituko da,
eta ondoren hesolak sartuko dira*.

*hondealan*

iz. Lurra sakon iraultzea, lurra ateraz lurzoruan zuloak eta lubakiak
egitea. *Nire soroan dirutza daukat; nahi baduzue aurkitu, hondealana egin
beharko duzue*.

*hondeamakina*

iz. Hondeatzeko erabiltzen den makina. *Hondeamakinek espetxearen inguruko
harresia bota zuten. Itoitzen lanean ari zen hondeamakina geldiarazi zuen
Longidako alkateak*.

--------------------------------------------------------------

Orduan, *gainondeatze-zona* erabil liteke (*hondeatu*  hitzaren hasierako
hatxea galdu egingo litzateke*, gainartzaile, berrartu, berreziketa* eta
gisakoetan bezala).

*Rocas aborregadas* terminoari buruz, berriz, Usoa Alberdik aipatu duen
“laiatu” horrek baliteke zerikusia izatea “cielo aborregado” horrekin,
euskaraz, Azkueren hiztegiaren arabera, hodei-mota batzuk izendatzeko
erabiltzen baita (OEH: : (Part. en función de sust.). "*Laiatu *(V, G),
nubes precursoras de vendaval, su forma es de terreno layado" A.)

--------------------------------------------------------------------------------------

“Las rocas *aborregadas* son formas de *erosiones* de tipo glaciar, las
mismas están constituidas por diversos *montículos* que destacan por ser
aritméticos *de* distintos tamaños además estos montículos son *rocosos*.
Las mismas pueden contar de un tipo de *ladera* que se encuentra
erosionada, esta *erosión* se puede definir como gradual

--------------------------------------------------------------------------------------

Hemen ikus daiteke argazki bat:

https://geobax.com/geografia-fisica/rocas-aborregadas/

--------------------------------------------------------------------------------------

Los *altocumulus floccus* o, en castellano
<https://es.wikipedia.org/wiki/Idioma_espa%C3%B1ol>, *altocúmulos floccus*
son nubes <https://es.wikipedia.org/wiki/Nubes> medias de la familia B.
Esta agrupación de nubes es llamada así por su aspecto, que llega a
recordar al de un copo o una serie de copos que se extienden a lo largo del
cielo <https://es.wikipedia.org/wiki/Cielo>, como si estuviera
"enlosetado". Son inconfundibles, ya que suelen aparecer como copos o
trozos de algodón <https://es.wikipedia.org/wiki/Algod%C3%B3n> unidos entre
sí, lo que, de forma común, se suele llamar "cielo aborregado" o
"enlosetado", como un cielo algodonoso.

----------------------------------------------------------------------------------------

Orduan, hoberik ezean, ez zait gaizki iruditzen *arroka laiatuak*
erabiltzea; zerorrek esan duzun bezala, "ardi itxurako arroka" ordain
horrek ez dirudi oso naturala.
<https://www.elhuyar.eus/>

*Alfontso Mujika Etxeberria*

*Hizkuntza eta Teknologia*


Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea

20170 Usurbil (Gipuzkoa)

Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217

a.mujika a bildua elhuyar.eus |  <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>

<https://www.elhuyar.eus/>

*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>


Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2021 eka. 4, or. (17:18)):

> Bi apunte besterik ez, ekarpentxo bat egin asmoz.
>
> "Indusketa" arkeologian erabiltzen den terminoa da. (Arqueol.)
> espezialozazio-markarekin agertzen da hiztegian.
> Beraz, agian, hobe litzateke termino orokorra hartzea horretarako:
> hondeaketa.
>
> Bestalde, "gehiegizko" makulu-hitzaz gain, badugu "gain-" aurrizkia ere
> termino konposatuak eratzeko.
>
> gain(h)ondeaketa-eremu
> gain(h)ondeaketako eremu
>
> (H-a galdu egin behar duelakoan nago, baina ez dut araua aurkitu)
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 04/06/2021 a las 16:28, Leire escribió:
>
> Eskerrik asko bioi.
> Termino horrekikoa pixka bat zehazteko edo: ikasleek aurretik zer landu
> duten kontuan izanda, iruditzen zait izotzak zirkuan-edo gainezka
> egindakoan glaziar-mihia eratzen den eremuaz ari dela "zona de
> sobreexcavación" hori nolabait; alegia, izotza pilatzea dakarren eremu
> zulatutik gorakoa edo (kontrakoa dirudien arren). Baina ez naiz gai izan
> hori ziurtatzeko, horregatik jo dut hona. Zuzen antzean banabil,
> "gehiegizko indusketa" ez litzateke zuzena, uste dut.
>
> Ea norbaitek badaukan argitzea, laguntzea...
>
> ------------------------------
> *Nork:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> <allurritza a bildua gmail.com>
> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko ekainaren 4(a), ostirala 15:59
> *Nori:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com> <itzul a bildua postaria.com>
> *Gaia:* Re: [itzul] "Zona de sobreexcavación" eta "rocas aborregadas"
>
> "Gehiegizko indusketa-eremua" esaten baduzu, "gehiegizko" hori
> "eremu"rekin doa, ez "indusketa"rekin.
> Izatekotan, "gehiegizko indusketaKO eremua".
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du euskaratu--- , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
> erabiltzaileak (2021 eka. 4, or. (13:21)):
>
> Ez dakit lagunduko dizun, baina tira:
> "arroka laiatuak" ageri da Interneteko bi sarreratan, glaziarren
> testuinguruan.
> Bestea... "gehiegizko indusketa-eremua", edo?
>
> 21/6/4 13:14(e)an, Leire igorleak idatzi zuen:
>
> Eguerdi on!
>
> DBH 1eko ikasleentzako Biologia eta Geologiako ikasmaterial batzuetan
> ageri zaizkit bi termino horiek, biak ere glaziarren testuinguruan, eta
> ordain garbirik aurkitu ezinean nabil. Norbaitek laguntzerik bai? Biziki
> eskertuko nioke.
>
> *Zona de sobreexcavación *ez dut inon topatu, eta ikasmaterialean bertan
> ere ez dute azalpenik ematen. Hauxe da testuingurua: ikasleei eskatzen zaie
> iker dezatela zer erliebe-forma eratzen dituzten glaziarrek; laguntza
> moduan, hiru galderari erantzutea proposatzen diete, eta hortxe ageri da
> terminoa. Hauek dira hiru galderak: Nolako itxura dute zirku glaziarrek?
> Zer ezaugarri bereizgarri dituzte glaziar-haranek? ¿Qué son las zonas de
> sobreexcavación?
>
> *Rocas aborregadas* zer diren ez daukat zalantzarik. Euskaraz nola esaten
> zaien, horixe jakitea edo ziurtatzea falta zait. Elhuyarren aspaldiko
> Geologia Hiztegi Entziklopegikoan "ardi itxurako arroka" ageri da, baina ez
> dakit ba... Zuotako norbaitek badaki?
>
> Aldez aurretik mila esker!
>
> leire
>
>
> --
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/366569c5/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: Euskaratu sinadura.png
Mota: image/png
Tamaina: 50504 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210604/366569c5/attachment-0001.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago