[itzul] Presupuestario
MEJUTO GARCIA, Gilen
gilen.mejuto a bildua bizkaia.eus
As, Eka 8, 13:44:29, CEST 2021
Arratsalde on
Noizbehinka akrobazia sintaktikoak egin beharrean ibiltzen naiz goikoaren moduko adjektibo erreferentzialak, testuan beste adjektibo erreferentzial batzuekin lerro-lerro doazela, euskarara ekartzeko. Arrazoia bistakoa da: hitz-elkarketa bidez eman beharrekoak dira, ezkerretik, eta hortaz ezin ziri moldez sartu adjektibo eskuindarrak hain egoki hartzen dituen sintagman. Tankerakoak dira, besteak beste, "familiar" eta "laboral". (Egia esan, ez dira hainbeste. Gehiago bururatzen zaizkizue?)
Adibidez, honako hau honela euskaratuta ematen du itzulpen-memoriak:
* Incidencia económica, presupuestaria y financiera de la presente Resolución.
* Ebazpen honek ekonomian, aurrekontuan eta finantzetan duen eragina.
Nire ustez, taxua goitik behera aldatzen zaio esaldiari. Aukeran, adjektiboak erabiliko nituzke, baina "aurrekontu"k ez dit horretarako biderik ematen. Ea nor ausartuko hitzari atzizki adjektibatzaile bat lotzera:
aurrekontuario, aurrekontual...
Ni ez!
Bada beste aukera bat: haren sinonimo den "buxet" Iparraldekora jotzea. Iparraldeko beste hitz asko bezala, nazioarteko hitza da, eta haren adjektibo erreferentziala nahiko zabalduta dago:
frantsesa: budgétaire
ingelesa: budgetary
italiera: budgetario
alemana: budgetär
nederlandera: budgettair
errumaniera: bugetar
euskara: ...
Badu koska bat, ordea: ez da gaztelaniaz erabiltzen.
Mezu honek ez du galderarik, eta beraz ez du erantzunik espero, baina iritziak pozarren hartuko ditut.
[cid:image002.png a bildua 01D59DED.1E2B1E90]
Gilen Mejuto García
Euskara-ingelesa-gaztelania itzultzailea
Rekalde zumarkalea 30, 5 - 48009 Bilbo - 944068634
LEGEZKO ABISUA.- Mezu elektroniko honetako informazioa jasotzaile gisa ageri den(ar) entzat baino ez da. Mezu elektroniko honetako eta berari erantsitako fitxategietako informazioa isilpean eduki behar da edota jabetza intelektualaren gaineko legeen eta beste legeen babespean dago. Mezu honek ez dio ezartzen inolako konpromisorik bidaltzaileari, berak eta jasotzaileak, aldez aurretik, berariazko idatzizko itunaren bidez besterik hitzartu ezean. Errakuntzaren bat dela-eta mezu hau jasotzen baduzu, bertan jarritako jasotzailea ez izan arren, jakinarazi ahalik azkarren bidaltzaileari, mesedez (lantik a bildua bizkaia.eus)<mailto:lantik a bildua bizkaia.eus> eta gero ezabatu erabat. Horrez gainera, mezuan jarritako jasotzailea ez bazara, ezin duzu erabili, banatu, kopiatu ez inprimatu, ez osorik ez zati bat.
AVISO LEGAL - La información contenida en este correo electrónico es para el uso exclusivo de la/s persona/s mencionadas como destinataria/s. Este correo electrónico y los archivos adjuntos, en su caso, contienen información confidencial y/o protegida legalmente por leyes de propiedad intelectual o por otras leyes. Este mensaje no constituye ningún compromiso por parte de la persona remitente, salvo que exista expreso pacto en contrario, previo y por escrito entre la persona destinataria y la remitente. Si usted no es la persona destinataria designada y recibe este mensaje por error, por favor, notifíquelo a la persona remitente con la mayor brevedad posible a la siguiente dirección:(lantik a bildua bizkaia.eus)<mailto:lantik a bildua bizkaia.eus> y proceda inmediatamente a su total destrucción. Así mismo, le informamos de que no debe, directa o indirectamente, usar, distribuir, reproducir, imprimir o copiar, total o parcialmente este mensaje si no es la persona destinataria designada.
DISCLAIMER - The information contained in this email is for the exclusive use of the person(s) mentioned as addressee(s). This email and the attached files, where appropriate, contain confidential information and/or information legally protected by intellectual property laws or other laws. This message does not constitute any commitment on the part of the sender, except where there exists prior express agreement to the contrary in writing between the addressee and the sender. If you are not the designated addressee and receive this message by mistake, please notify the sender as soon as possible at the following address (lantik a bildua bizkaia.eus)<mailto:lantik a bildua bizkaia.eus> and then delete it immediately. We also inform you that you may not use, distribute, print or copy this message, either directly or indirectly or totally or partially, if you are not the designated addressee.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210608/3b927a14/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9835 bytes
Azalpena: image001.png
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210608/3b927a14/attachment-0001.png>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago