[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Mar 10, 11:26:14, CET 2021
Maileguei buruz esaten dena da onargarriak direla hitz propiorik ez egonez
gero. Kasu horretan al gaude?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2021 mar. 10, az.
(11:19)):
> Proposatu dituzun alternatiben artean, Xabi, bat falta dela esango nuke,
> eta agian egokiena, ezta?: partizipatibo.
>
>
>
> Ander Irizar
>
>
>
>
>
>
>
> *De:* allurritza=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com <allurritza=
> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com> *En nombre de *Xabier Aristegieta
> *Enviado el:* martes, 9 de marzo de 2021 22:03
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Asunto:* [itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
>
>
>
> Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak”
> gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.
>
>
>
> Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut
> “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel”
> ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau
> mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.
>
>
>
> Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto
> participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari
> irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.
>
>
>
> “Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina,
> da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez
> aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.
>
>
>
> Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko
> aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi”
> edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori
> euskaratzeko?
>
>
>
>
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210310/6cc220e0/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago