[itzul] “Aurrekontu parte-hartzaileak”
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ost, Mar 10, 12:47:46, CET 2021
Hala ere, zilegi bazait nire zalantza agertzea Akademiak hiztegian emandako
horri buruz, alegia, partaidetza parte hartzeren sinonimo emateari buruz
(ez dut zalantzarik horrela erabili izan dela testu askotan, eta erabilerak
emango ziola bidea), beti iruditu zait "partaidetza" partaide izatearen
zera zela, "soldadutza" soldadu izatearen zera zen bezala, edo "morrontza"
morroi izatearen zera zen bezala. Alegia, ez nuen ulertzen "partaide"
izatea parte hartzea edo partizipazioa bera zela. Hedapen semantiko moduko
bat ikusten dut hor, eta beharbada ez zen beharrezkoa, "partizipazio" eta
"parte hartze" hor izanik. Orotarikoan begiratuta, ez da jasotzen
partaidetza unitaterik, bai ordea partaide unitatea. Badakit muga mehea
dela, ...
partaide.
Tr. Retomado en el euskara estándar moderno a partir de un ej. de
Dechepare. En DFrec hay 78 ejs., todos ellos meridionales y no dialectales.
1. Participante.
Badakizu, dolorian partaide niz ni ere / eta zure muthatzeko ez ogenik
batere. E 157. Ontzigintzan partaide izanik. MEIG IV 78. Kultur munduan
partaide diren euskaldunentzat. MEIG VII 183.
2. Miembro. "Bertsolarien Elkargoko partaide naiz" Izeta BHizt2. . v. kide.
Hainbat euskal elkarteren partaide eta buru zelarik. MEIG VI 77.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Udaberri lorea (Iparraldean),
San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
edo udalorea (Bizkaian)
Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021 mar.
10, az. (12:36)):
> Bestalde, ikusirik Euskaltermen "participativo" "duen" unitaterik
> badagoen, hau ematen du:
> Esango nuke "parte hartuz erabakitzeko prozesu" unitatetik dagoela gertuen
> "presupuestos participativos" unitatea.
> Baina, ikusi ahal den moduan, ez du inon ere ematen "parte-hartzaile"
> ordainik.
> "Partaidetzazko plangintza" ematen duen moduan, "parte hartzezko
> aurrekontu" ere ona izan liteke.
> Eta ikusita Euskaltzaindiaren Hiztegian zer dioen "partaidetza" hitzari
> buruz, "parte hartze" hitzaren sinonimotzat ematen baitu, "partaidetzazko
> aurrekontu" unitateak ez luke eragozpenik.
>
> Euskaltzaindiaren Hiztegian:
> Partaidetza iz. Parte hartzea. termino aurkitu dira
>
>
>
> Euskaltermen:
>
>
>
>
>
> ------------------------------
>
> -
> -
> - Merkataritza
> - Plan de gestión Participativo por Centros
> - Zentroka Parte Hartzeko Kudeaketa-plana
> -
> -
>
> ------------------------------
>
> -
> -
> - Administrazioa
> - planeamiento participativo
> - partaidetzazko plangintza (4)
> -
> -
>
> ------------------------------
>
> -
> -
> - Administrazioa
> - proceso de decisión participativo
> - parte hartuz erabakitzeko prozesu (4)
> -
> -
>
> ------------------------------
>
> -
> -
> - Administrazioa
> - proceso participativo
> - parte hartzeko prozesu (4)
> -
> -
>
> ------------------------------
>
> -
> -
> - Ekonomia eta Enpresa
> - préstamo participativo
> - partaidetzako mailegu (4) Eu
> -
> -
>
>
>
>
>
>
>
>
> <https://www.euskadi.eus/hiztegiak-banku-terminologikoak-eta-entziklopediak/web01-a2eutres/eu/#9588>
>
> <https://www.euskadi.eus/microsoft-excel-2016-funtzioak-euskaraz/web01-a2eutres/eu/>
>
> <https://www.euskadi.eus/hiztegiak-banku-terminologikoak-eta-entziklopediak/web01-a2eutres/eu/#9588>
>
> [image: android]Android
> <https://play.google.com/store/apps/details?id=com.ejgv.euskalterm>
> iPhone
> <https://itunes.apple.com/es/app/euskalterm/id918090553?mt=8>
> *Oskar Arana Ibabe*
> [image: Argazkia]
> Udaberri lorea (Iparraldean),
> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
> edo udalorea (Bizkaian)
>
>
> Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
> mar. 10, az. (12:24)):
>
>> Gurean "parte hartze bidezko aurrekontu" erabiltzen dugu; niri, ona
>> iruditzen zait "parte hartzezko aurrekontu" ere.
>> "Aurrekontu partehartzaile" aukeran, ordea, iruditzen zait
>> parte-hartzailek kalifikatzen duela aurrekontu, eta "eragile" edo "agente"
>> adiera ematen diola aurrekontu hitzari berari. Parte-hartzaileak,
>> izatekotan, aurrekontuak egiteko prozesuan parte hartzen dutenak izango
>> dira, ez aurrekontuak eurak. Badakit "participativo" ren ordaintzat ematen
>> dela, baina esango nuke "participativo" ren adiera hor parte hartzeko bidea
>> edo aukera ematen duen zerbait dela, eta hala uler bide liteke Elhuyarren
>> sarreratik ere:
>>
>> participativo, -a
>> [image: forvo] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#> [image:
>> doinua] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
>> [image: komentarioa]
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/sarrera_iruzkinak/es/participativo,%20-a> [image:
>> tweet] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
>> es > eu
>>
>> -
>>
>> 1 *adj.* [*que permite o fomenta la participación*] parte hartzeko;
>> partaidetza- (hitz-elkarteetan); *partizipatibo*
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
>>
>> *título participativo*: partaidetza-titulua
>>
>> *liderazgo participativo*: parte hartzeko lidergoa,
>> partaidetza-lidergoa
>>
>> *democracia participativa*: demokrazia partizipatiboa
>> -
>> -
>> -
>>
>> 2 *adj.* [*personas, en actividades de grupo*] *parte-hartzaile*
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>, *esku-hartzaile*
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
>> participativo, -a
>> [image: forvo] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#> [image:
>> doinua] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
>> [image: komentarioa]
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/sarrera_iruzkinak/es/participativo,%20-a> [image:
>> tweet] <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
>> es > eu
>> -
>>
>> 1 *adj.* [*que permite o fomenta la participación*] parte hartzeko;
>> partaidetza- (hitz-elkarteetan); *partizipatibo*
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>
>>
>> *título participativo*: partaidetza-titulua
>>
>> *liderazgo participativo*: parte hartzeko lidergoa,
>> partaidetza-lidergoa
>>
>> *democracia participativa*: demokrazia partizipatiboa
>> -
>>
>> 2 *adj.* [*personas, en actividades de grupo*] *parte-hartzaile*
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>, *esku-hartzaile
>> <https://hiztegiak.elhuyar.eus/es_eu/participativo#>*
>> Hau da, bigarren adieran, pertsonei eta taldeei aplikatzen ahal
>> zaie parte hartzaile. Lehenengo adieran, "parte hartzeko, partaidetza edo
>> partizipatibo" bera ematen ditu aukeran.
>>
>> *Oskar Arana Ibabe*
>> [image: Argazkia]
>> Udaberri lorea (Iparraldean),
>> San Jose lorea (Aramaion eta Arrasaten),
>> edo udalorea (Bizkaian)
>>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2021 mar. 9, ar. (22:08)):
>>
>>> Izugarri irakurtzen eta entzuten da “aurrekontu parte-hartzaileak”
>>> gaztelaniazko “presupuestos participativos” emateko.
>>>
>>> Googlen bilaketa bat eginez (bidenabar esanda: ezinbestean sentitzen dut
>>> “Googlen”, eta ez “Google-en”, idatzi behar horrek, jatorrizko “gugel”
>>> ahoskapena “gugle” gaizkiesatera behartzen nauela, baina tira), hogeita lau
>>> mila baino agerpen gehiago ditu “aurrekontu parte-hartzaile” espresioak.
>>>
>>> Nik dakidala, eta oker banago esango dit norbaitek, “presupuesto
>>> participativo” bat da jende, sektore, eragile... ugariren parte-hartzeari
>>> irekitako eta parte-hartze horrekin eginiko aurrekontu bat.
>>>
>>> “Aurrekontu parte-hartzaile” espresioak berez esan nahi duena, alabaina,
>>> da aurrekontu horrek beste zerbaitetan parte hartzen duela, eta ez
>>> aurrekontu hori denik besteren parte-hartzearen emaitza.
>>>
>>> Ez al genuke horren ordez “partaidetzazko aurrekontu” / “parte-hartzezko
>>> aurrekontu” / “aurrekontu partaidetzakoi” / “aurrekontu parte-hartzekoi”
>>> edo ildo horretakoren bat erabili beharko, “presupuesto participativo” hori
>>> euskaratzeko?
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210310/39b3862a/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago