[itzul] ULERMENA

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Mar 23, 11:00:05, CET 2021


Ni ez naiz hemen perlagintzan hasiko. Badauzkagunekin nahikoa dugu, ez
direnak ere asmatzen hasteko.
Besterik gabe esango dizut -MEN bukaera duten hitz guztiek ez dutela
"ahalmen" adierazten, eta uste horretan bazaude, oker zaudela.
Eta, ildo horretatik, "ulermen" hitzak ez duela ulertze-ahalmena bakarrik
adierazten: baita ahalmen horri lan eginaraztearen emaitza ere.
Ez niri sinetsi: sinetsi Euskaltzaindiaren Hiztegiari, Elhuyar Hiztegiari
eta abarri.

Xabier Aristegieta


Hau idatzi du Iñaki Arrieta - BiTEZ , ItzuL-en bidez (itzul a bildua postaria.com)
erabiltzaileak (2021 mar. 23, ar. (08:37)):

> Hogei a veinte, biaetz debeku hori baino askoz lehenago suertatu gisa
> honetako perlak irakur/entzutea...
>
> "Eskerrik asko zure adimenagatik"
> ("...adi egon izanagatik" esan nahian)
>
> ...eta hainbat irakur/entzulek arras normaltzat hartzea.
>
> _______________________________________
> Iñaki Bitezekoa
>
> El 22/03/2021 a las 16:33, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Hemendik Aurrera, euskaraz ezingo dugu ezta "barkamena eskatu"... hau
> eromena!
>
> Aztoramen-asmorik gabe.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210323/279efaa7/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago