[itzul] Kilo erdi / kilo erdia
Mikel Barrios
mbarrios a bildua ehi.ikastola.eus
As, Mar 23, 16:41:21, CET 2021
Honela dakar Euskara Batuaren Eskuliburuak:
"Maizenik erabiltzen diren zatiki-hitzak —*erdi* (→ *erdi*
<https://www.euskaltzaindia.eus/component/ebe/?view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=507>
) eta *laurden*— *artikuluarekin eman ohi dira* (*erdia*, *erdiak*,
*laurdena*, *laurdenak*), eta artikulu singular/pluralak eragiten du
komunztadura. Uraren erdia edan du. Ikasleen erdiak etorri dira. Oraindik
ez dizkizut laurdenak ere esan. Biztanleriaren laurdenak ez daki zenbat
diren euskal hiztunak / Biztanleen laurdenek ez dakite zenbat diren euskal
hiztunak."
El mar, 23 mar 2021 a las 16:32, Juanjo Respaldiza (<jjrespaldiza a bildua gmail.com>)
escribió:
> Hola,
>
> ERDI eta LAURDEN agertzen zaizkit matematika liburu baterako testuetan.
> Nola eman behar dira, KILO ERDI ala KILO ERDIA? Eta beste hainbeste
> LAURDENekin.
>
> Adibideak: "Kilo erdi/erdia 600 g baino gehiago da."
>
> Beste deklinabide atzizki batzuen kasuan ere, zer egin behar da?
> Esaterako, "Kilo laurdenek / laurdenak 50 g gehiago ditu 200 gramok baino."
>
> Nik baino argiago izango du zuetarikoren batek!
>
> Eskerrik asko.
>
> Juanjo
>
--
*Mikel Barrios*
*Leizaur - Ikastolen Elkartea*
mbarrios a bildua ehi.ikastola.eus
*Tel. 943 445108*
--
*
*
*EUSKAL HERRIKO IKASTOLA, EKE*rekin lan egiten duten pertsonekin
edo enpresa eta erakundeekin harremanak izateko beharrezkoak diren
harremanetarako pertsonen datuak tratatzen ditugu. Mesedez, bisitatu
www.ikastola.eus/ webgunean pribatutasun politika, zure datuak nola
tratatzen ditugun jakiteko eta zure eskubideei buruz informazioa jasotzeko.
Datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua
mugatzeko, aurka egiteko eta transferentzia eskatzeko eskubideak erabili
ditzakezu dblo-lopd a bildua ehi.ikastola.eus <mailto:dblo-lopd a bildua ehi.ikastola.eus>
helbidera idatziz.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210323/e2ee5879/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago