[itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Maiatza 17, 17:35:11, CEST 2021


"Prescribir" "agintzea" da. Horregatik, "prescriptivo" "aginduzkoa" da.
Agindu bakoitzak bere esparrua eta izaera ditu: ez da gauza bera mediku
baten agindua, irakasle baten agindua, militar baten agindua, arkitekto
baten agindua edo norberaren aitaren agindua.
Baina denak dira agindu.

Xabier

Hau idatzi du Bittor Abarzuza (bittorbe a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
mai. 17, al. (16:50)):

> Orduan argi dago:
>
> medikuaren gomendioz (baliokidea: "recomendación médica"), medikuaren
> preskripzioz edota medikuak preskribatuta
>
> Mila mila esker guztioi
>
> Bitor
>
> Hau idatzi du Edurne Alegria (edurne.alegria a bildua ozone.net) erabiltzaileak
> (2021 mai. 17, al. (14:15)):
>
>> Eta alemanez: auf ärztliche Verschreibung
>>
>>
>>
>> -----------------
>>
>> Hizkuntza bat galdu egiten da
>>
>> nonbaiten bizitzeko beharrezkoa ez bada
>>
>>
>>
>> *Hemendik:* itzul=postaria.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:itzul=
>> postaria.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *LARRINAGA LARRAZABAL,
>> ASIER , ItzuL-en bidez
>> *Bidaltze-data:* 2021(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena 09:36
>> *Hona:* 'ItzuL'
>> *Cc:* LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
>> *Gaia:* Re: [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>
>>
>>
>>
>>
>> Bittor, "agindu" eta "preskripzio" hitzen artean aipatzen duzun
>> bereizketa ondo azalduta dator Merrian-Webster hiztegian.
>>
>>
>>
>> prescription
>>
>> 3 *: *the action of laying down authoritative rules or directions
>>
>>
>>
>> Ingelesa ("on prescription") eta frantsesa ("sur prescription
>> (médicale/vétérinaire)") eta gaztelania bat datozela ikusita, euskaraz ere
>> bide beretik joko nuke:
>>
>>
>>
>>                 medikuaren preskripzioz / medikuak preskribatuta
>>
>>
>>
>>
>>
>> Asier Larrinaga Larrazabal
>>
>>
>>
>>
>>
>> *From:* bittorbe=gmail.com a bildua mgeu.postaria.com [mailto:bittorbe=
>> gmail.com a bildua mgeu.postaria.com] *Noren izenean: *Bittor Abarzuza
>> *Sent:* domingo, 16 de mayo de 2021 14:19
>> *To:* itzul a bildua postaria.com
>> *Subject:* [itzul] Prescripción facultativa, medikuaren aginduz?
>>
>>
>>
>> Kaixo egun on:
>>
>>
>>
>> Erizainek ohartarazi didate honako gogoetaren inguruan: medikuek esaten
>> dizutenean zerbait egin behar dela, medikuek beraiek esaten dizute ez
>> dutela "agintzen", preskribatzen baizik; hau da, ez da aginte kontu bat,
>> baizik eta ezagutza kontu bat edo jakinduria kontu bat. Horra hor
>> desberditasuna. Orduan,  "por orden médica" esapidea zaharkitua izanen zen
>> eta esapide egokia "por prescripción facultativa" izanen zen.
>>
>>
>>
>> Euskaraz, behar bada, detaile hori galduta dago itzulketetan? "Medikuaren
>> aginduz" agertzen da. Ez zen izanen beraz egokiagoa honako hau?:
>> "mediakuaren errezetaz" edota "medikuaren preskripzioaz". Azken terminoan,
>> bestalde, arazoak ere sor litezke, ze, preskripzioa "zuzenbidean,
>> denboraren igarotze hutsagatik eskubide subjektiboak eskuratu edo horiek
>> galtzea" baita.
>>
>>
>>
>> Nola emanen zenukete?
>>
>>
>>
>> Bitor
>>
>>
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
>>
>> [image: Bidaltzaileak irudia kendu du.]
>> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210517/ed17cdc5/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 12620 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20210517/ed17cdc5/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago