[itzul] Letra etzanez idatzitako erdal hitzen deklinabidea
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
As, Aza 2, 13:43:15, CET 2021
Galdera ona.
Esango nuke *banner*ak ikusita "bannerak" irakurtzeko joera izango
dela/dugula (zer esanik ez hitza ezagutzen ez dutenek).
Etzana ezinbestekoa balitz, *banner*rak nahiago nuke. Hala ere, hori egin
aurretik, ziurtatuko nuke letra etzana benetan ezinbestekoa dela. Etzana
egoteko arrazoi bakarrak ez luke izan behar hiztegi ofizialean sarrera
izateak. Zer testu-mota den, norentzat den, zer mailatakoa den, letra
zuzenez jar liteke arazorik gabe. Adibidez, software hitza 2019 arte ez zen
sartu *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an. Hala ere, ez zen letra etzanez
idazten. Esango nuke *banner *hitza erabilera orokorrekoa dela eta
komunikazioen arloko testu batean ez dela nahitaezkoa letra etzanez idaztea.
<https://www.elhuyar.eus/>
*Alfontso Mujika Etxeberria*
*Hizkuntza eta Teknologia*
Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
20170 Usurbil (Gipuzkoa)
Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 217
a.mujika a bildua elhuyar.eus | <a.mujika a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
<https://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/>
*PRIBATUTASUN-POLITIKA* <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>
Hau idatzi du Edurne Sagastume (edur.sagas a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2021
aza. 2, ar. (12:46)):
> Egun on, denoi!
> Amaieran r hizkia duen erdal hitz bat letra etzanez idatziz gero,
> deklinatzean "r" bakarra ala bi jarri beharko genituzke?
> Bannerrak/banner-ak; baina, *banner*rak ala *banner*ak?
> Mila esker!
> edur
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211102/0bfbccd6/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago