[itzul] a intervalos regulares

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 3, 13:56:27, CET 2021


Mmmm...

"Zenbait kilometrotik behin, gasolindegi bat ikusten genuen" esaldian, egia
esan, nik ez dut erregulartasun-adierazpenik sumatzen... alegia, ez dit
transmititzen "A intervalos regulares, veíamos una gasolinera" esaldiaren
esanahi bera.

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Fernando Rey (fernando.rey a bildua unavarra.es) erabiltzaileak (2021
aza. 3, az. (13:50)):

> Aupa, Xabier.
>
> Nik ez diot problema hori sumatzen "zenbait kilometrotik behin" ikusita,
> beti tarte bera imajinatzen dut.
>
> "Kilometrotik behin" eta  "kilometroan behin" biak dira zuzenak eta
> berdinak nire ustez.
>
> Ongi izan.
>
> Fernando
>
>
>
> Fernando Rey Escalera
> Jefe de Sección - Atalburua
> Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
> Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
> *Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
> +34 948 16 9027
> fernando.rey a bildua unavarra.es
> Web <http://www.unavarra.es> | Facebook
> <http://www.facebook.com/upnauniversidad> | Twitter
> <http://twitter.com/#!/UNavarra>
> El 03/11/2021 a las 13:40, Xabier Aristegieta escribió:
>
> Eskerrik asko guztiei zuen ekarpenengatik.
>
> "Zenbait/hainbat kilometrotik behin" espresioaren inguruan, hiru ohar
> bururatzen zaizkit:
> 1.- Ziur egon beharra dagoela aplikatu nahi den kasu zehatzean distantzia
> kilometrotan neurtzen dela, eta ez beste unitate batean. Eta ziurtasun hori
> lortzea ez da beti posible izaten.
> 2.- KilometroTIK behin ala kilometroAN behin?
> 3.- Ez zait argi geratzen espresio honek behar bezain argi uzten ote duen *a
> intervalos regulares*ek nabarmenki azpimarratu nahi duen maiztasun
> zehatza. Gogora ekarri beharra dago euskarazko *noizean behin* espresioa
> ez zaiola gehienetan aplikatzen maiztasun erregular bati*.*
>
> Izan ere, a* intervalos regulares* espresio honekin gertatzen zaigunak
> gogorarazten dit *periódicamente*rekin gertatzen zaigun gauza bera:
> normalki, *aldizka *itzulita ikusi izan dut, baina *aldizka, *damurik, batere
> unibokoa ez denez gero (ikus Euskaltzaindiaren Hiztegia), printzipioz ez
> dago garbi jakiterik *de vez en cuando* ala *periódicamente *esan nahi
> ote duen: zer esan nahi da* aldizka ordaintzen du/etortzen da/txostena
> egiten du *esaldiaren tankerakoekin? Ezen *paga periódicamente* eta *paga
> de vez en cuando* ez dira, ez, gauza bera.
>
> "Tarte erregularretan". Horri buruz, nik esango nuke ezen, "tarteKA"
> esaten badugu tarte horiek nahitaez erregularrak ez direnean, bada,
> erregularrak direnean, "tarte erregularKA" beharko genukeela esan.
>
> Gilenek aipatu duen "bitarterik bitarte" hori oso kontuan edukitzekoa eta
> egokia iruditu zait, eta, ikusi dudanez, Orotarikoan behintzat agertzen da,
> jasota.
>
> Eskerrik asko guztioi, berriro ere.
>
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Julian Maia (julian.maia a bildua ehu.eus) erabiltzaileak (2021 aza.
> 3, az. (10:15)):
>
>> Egun on denoi:
>>
>>
>>
>> “Tarte erregularretan” jartzeko eragozpenik bada? Bertzenaz: “hainbat
>> kilometrotik behin”?
>>
>>
>>
>> Julian
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *De:* Edurne Sagastume <edur.sagas a bildua gmail.com>
>> *Enviado el:* martes, 02 de noviembre de 2021 13:16
>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Asunto:* Re: [itzul] a intervalos regulares
>>
>>
>>
>> "Zenbait kilometrotik behin" gustatzen zait.
>>
>> eta, elkarren arteko distantzia berean?
>>
>> edur
>>
>>
>>
>> El mar, 2 nov 2021 a las 13:09, Fernando Rey (<fernando.rey a bildua unavarra.es>)
>> escribió:
>>
>> "Zenbait kilometrotik behin" izan liteke soluzioa. Ez nago seguru.
>>
>> Ongi izan.
>>
>> Fernando
>>
>>
>>
>>
>>
>> Fernando Rey Escalera
>> Jefe de Sección - Atalburua
>> Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
>> Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
>> *Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
>> +34 948 16 9027
>> *fernando.rey a bildua unavarra.es* <fernando.rey a bildua unavarra.es>
>> *Web* <http://www.unavarra.es> | *Facebook*
>> <http://www.facebook.com/upnauniversidad> | *Twitter*
>> <http://twitter.com/#!/UNavarra>
>>
>> El 02/11/2021 a las 13:01, Xabier Aristegieta escribió:
>>
>> Kaixo, lagunok.
>>
>>
>>
>> Esaldia hauxe da: "instalar puntos de recarga y de repostaje a intervalos
>> regulares en las principales autopistas".
>>
>>
>>
>> "A intervalos regulares" hori modu txukun eta laburrean nola euskaratuko
>> zenukete?
>>
>>
>>
>> Eskerrik asko.
>>
>>
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211103/3dd64a1a/attachment-0001.htm>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: pmdeibinflkpdphj.jpeg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211103/3dd64a1a/attachment-0001.jpeg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211103/3dd64a1a/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago