[itzul] a intervalos regulares

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.eus
Ast, Aza 4, 10:03:17, CET 2021


Egun on denoi:

 

Niretzat “hainbat kilometrotik behin” horren erranahi bat da “cada cierto número de kilómetros” edo holako zerbait. Nire iduriko/nire belarriarentzat, “hainbat”  hori ez da nahitaez beti-beti “asko”-ren sinonimoa. Nire inguruko gaztelania informalean honelakoak erraten ditugu: “En esa autopista tienes una gasolinera cada tantos kilómetros”. Eta hori, nire euskaran honela-edo erran daiteke: “Autopista horretan baduzu gasolindegi bat  hainbat kilometrotik behin”.

“Hainbat”en adiera eta erabilera hori okerra da? Edo anbiguotasuna handitzen du, zuzentasunaren kalterik gabe?

Eskerrik asko.

 

Julian

 

De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.eus> 
Enviado el: miércoles, 03 de noviembre de 2021 15:53
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] a intervalos regulares

 

 

Bertzenaz: “hainbat kilometrotik behin”?

Horko «intervalos regulares» horrek ez du, nahitaez, kilometro asko esan nahi; tarteak izan daitezke kilometro gutxikoak, batetik bestera.

Hau da, «hainbat» ez zait iruditzen erabil daitekeenik hemen.

Ikus:

*	EBE hainbat ≠ zenbait <https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=0&task=bilaketa&lang=eu&id=742> 
*	Alfontso Mujika, Hainbat ez dira batzuk <http://31eskutik.eizie.eus/2015/12/11/hainbat-ez-dira-batzuk/> 

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus <mailto:gegia a bildua gipuzkoa.eus> 
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211104/2db52b53/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago