[itzul] Boccia
JOSE ASTORKIA LOIDI
j.astorkia a bildua euskalnet.net
Ast, Urr 7, 18:03:23, CEST 2021
Ez dakit gauza bera den, baina ematen du oso antzekoa dela. Italian, Frantzian... nola esaten duten ikusita, "botxak" jarri dut Googlen. Erantzun gehienak Nafarroako herriekin dute zerikusia. Horietako bat: "1936. urteko gerraren ondoren, gure herrietako ohitura eta herri joko asko atzenduz joan ziren, gehienbat haiek praktikatzea debekatuta zegoelako. Berriozarkoen artean oso errotuta zegoen BOTXAK izeneko jokoa. Joko honetan urteko jaiegunetan aritzen ziren, meza eta arrosarioaren ondoren. Eliz atarian jokatzen zen..."
----- Mensaje original -----
De: Orange <bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr>
Fecha: Jueves, 7 de Octubre de 2021, 5:53 pm
Asunto: [itzul] Boccia
A: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Badaki inork "boccia" jokoak (2024ko olinpiadetan ofizial izanen omen da) euskaraz hori beste izenik baduen?
> Bakartxo
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211007/9a1a4bca/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago