[itzul] ER: Wordfast
EGIA GOIENETXEA, Gotzon
gegia a bildua gipuzkoa.eus
Iga, Urr 24, 19:25:42, CEST 2021
Bat-batean, bizpahiru gauza bururatzen zaizkit:
1. Fitxategia gorde bazenuen, nonbait egon behar da, ordenagailuaren diskoan. Saiatu Windowseko bilatzailearekin, fitxategiaren izenburuaren edo, besterik ezean, edukian ziur egongo den hitz berezi baten bitartez.
2. Word-en, saiatu irekitzen Fitxategia > Azkenak. Hor egon behar luke zerrendatuta.
3. Wordfast Classic-ekin landu bazenuen itzulpena, itzulitako segmentuak memorian egon behar dira. WFren agintean, saiatu memoria berrantolatzen (Reorganize).
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.eus
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
________________________________
Nork: Itzuliz itzulpen zerbitzua <itzuliz a bildua outlook.com>
Bidaltze-data: larunbata, 2021(e)ko urriaren 23a 20:28
Nori: Itzul
Gaia: [itzul] Wordfast
Kaixo.
Hara, gaur egun osoan lanean aritu naiz. Ordenagailua itzali dut lana gordeta, eta orain berriro piztu dudanean dokumentua ez dago ordenagailuan. Bezeroaren dokumentua berriro gorde dut berriro hasteko eta memoriak ez dit ezer ekartzen. Dena galdu dut.
Badakizue egindakoaren memoria non egon daitekeen?
Galduta nago!!!!
Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20211024/7a3c114e/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago