[itzul] Oso animalia bitxiak
Ainara Ruiz
ainara.itzultzailea a bildua gmail.com
As, Api 5, 12:27:05, CEST 2022
Egun on:
Wikipedian "*itsas mantis*" izena ematen diete "Langosta mantis (ES) -
Mantis shrimp (EN) - Crevette-mante (FR)" oskoldunari.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Stomatopoda
Eta Googlen "*m**antis-izkira*" bilatuta, 6-65 emaitza ateratzen dira.
(hasieran 6 bakarrik, baina 65 ageri dira mezu ezkutatu emaitzak agertzeko
mezua sakatuz gero --"besteen oso antzekoak izateagatik kanpon utzitakoak,
Googleren arabera-).
Gero arte.
Ainara
· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
· · · · · · ·
*Ainara Ruiz, itzultzaile autonomoa*
(e-mail berria / nuevo e-mail / new e-mail: itzultzailea a bildua ainararuiz.com
)
· · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · · ·
· · · · · · · ·
El mar, 5 abr 2022 a las 10:10, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>) escribió:
> Egun on.
>
> LH 1eko haurrei zenbait animalia bitxi erakusteko fitxa batzuk itzultzen
> ari naiz, eta hain dira bitxiak, ezen ez baitut haien izen arruntik
> aurkitzen. Eta ez dut uste oso egokia denik izen zientifikoa aipatzea, ezta?
>
> Hauek dira:
>
> Picozapo (ES) - Shoebill (EN) - Bec-en-sabot (FR)
> eta
> Langosta mantis (ES) - Mantis shrimp (EN) - Crevette-mante (FR)
>
> Laguntzerik bai?
>
> Eskerrik asko!
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220405/2307134c/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago