[itzul] higigetze-ziurtagiria
oskar arana
oskar.arana a bildua gmail.com
Ast, Api 28, 16:19:52, CEST 2022
Sarean topatu dut adibide bat, ulertzen lagun dezakeena. Hau omen da
ibilgetze ziurtagiri bat:
*" LA SOCIEDAD DE GESTIÓN DE LOS SISTEMAS DE REGISTRO, COMPENSACIÓN Y
LIQUIDACIÓN DE VALORES CERTIFICA: Que a solicitud de ..............
procede, con esta fecha, a inmovilizar en la cuenta de Deuda Pública número
..................... del solicitante un importe nominal
de...................................... de
.......................................... para acreditar el afianzamiento,
garantía o cualquier tipo de caución por cuenta de
............................... a favor de S7800001E - CAJA DE DEPÓSITOS
COMUNIDAD DE MADRID en los términos previstos en la normativa del Mercado
de Deuda Pública. M *
Beraz, zuzena dirudi "ibilgetze ziurtagiri" hori,...eta badirudi bat
datorrela kontularitzako "ibilgetu" kontzeptuarekin, kontu bateko dirua ere
"aktibo ibilgetu" bat izan daitekeela adituta.
Adibidean, norbaitek daukan kontu batean, kasu honetan zor publikoko kontu
batean, diru kopuru bat ibilgetzen da beste norbaiten aldeko berme edo
kauzio gisa.
*Oskar Arana Ibabe*
[image: Argazkia]
Leiren, harriz loreak
Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2022 api. 28, og. (15:54)):
> Niri "ibilgetze-ziurtagiri" eta "certificado de inmovilización" ekartzen
> dizkit gogora; ez dakit zuzen nabilen.
>
> Patxi
>
> Hau idatzi du Itzuliz itzulpen zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
> erabiltzaileak (2022 api. 28, og. (14:29)):
>
>> Kaixo. Goiko hori gaztelaniaz nola eman ez dakit. Hauxe da esaldia osorik:
>>
>> Bermea eratu behar da, esku-dirutan edo baloretan bada, XXXXXXko Udaleko
>> Diruzaintzan eta balore anotatuen higigetze-ziurtagirien, abalen edo
>> kauzio-aseguruen ziurtagirien kasuan, kontratazio-organoaren aurrean.
>>
>> Eskertuko nizueke laguntza
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>
>
> --
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>
> *Hizkuntza eta Teknologia*
>
>
> Zelai Haundi 3 - Osinalde industrialdea
>
> 20170 Usurbil (Gipuzkoa)
>
> Tel.: (+34) 943 36 30 40 | Luzp.: 216
>
> p.petrirena a bildua elhuyar.eus | <p.petrirena a bildua elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus*
> <https://www.elhuyar.eus/>
>
>
>
> * <https://www.elhuyar.eus/>*
>
> *PRIBATUTASUN-POLITIKA <https://www.elhuyar.eus/eu/pribatutasun-politika>*
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20220428/2969daf4/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago