[itzul] Horizon 2020
Amaia Apalauza
amaia.apalauza a bildua gmail.com
Ast, Abe 1, 10:25:28, CET 2022
Eskerrik asko erantzun duzuen guztioi.
Amaia
Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2022 aza. 30, az. (17:01)):
> "Next Generation" funtsak ingelesezko izenez aipatuak aditu izan ditut
> beti.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Miren Arratibel (arratibelmiren a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2022 aza. 30, az. (12:07)):
>
>> Kaixo, Amaia:
>> Ba, jatorrizkoari jarraituz Horizon 2020 ez jatzekotan, ni uste dut 2020
>> Horizontea jarriko nukeela. 2030 Agenda bezala. Eta, denetik ikusten da,
>> baina plan estrategikoekin eta horrelakoekin ere, 2016-2022 Plan
>> Estrategikoa beharko luke, nire ustez.
>> Ez horregatik!
>>
>> El mié, 30 nov 2022 a las 11:46, Amaia Apalauza (<
>> amaia.apalauza a bildua gmail.com>) escribió:
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Europar Batasunaren programa bat da Horizon 2020 delako hori,
>>> ikerketaren eta berrikuntzaren esparrukoa (
>>> https://es.wikipedia.org/wiki/Horizonte_2020), eta molde bertsuan eman
>>> izan da beste hizkuntza batzuetan ere: gaztelaniaz, Horizonte 2020;
>>> katalanez, Horitzó 2020; alemanez, Horizont 2020; frantsesez, Horizon
>>> 2020... Laburdura gisa ere erabiltzen da: H2020.
>>>
>>> Euskaraz, uste dut ez duela izendapen ofizialik, baina han-hemen
>>> aipaturik ikusi dut, eta ez dago batasunik: Horizon 2020 (jatorrizkoari
>>> eutsiz), Horizonte 2020, Horizontea 2020... Jatorrizkoa (ingelesezkoa)
>>> erabiltzea bada aukera bat; baina, itzultzekotan, nola itzuliko zenukete?
>>> «Euskal Herria 2050» edo «Plan Estrategikoa 2016-2022» moldeari jarraituz,
>>> zuzena litzateke «Horizontea 2020»?
>>>
>>> Eskerrik asko,
>>>
>>> Amaia
>>>
>>
>>
>> --
>> Miren Arratibel
>> Tel.: 649726391
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20221201/cc83b2e3/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago